166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Arkakuso merkatuko datu pertsonalen fitxategiaren sorrera

Alkatetzaren abuztuaren 20ko 361/2014 Ebazpenaren bidez onetsi da Arkakuso merkatuko datu pertsonalen fitxategi berriaren sorrera. Hona hemen erabakia:

Lehena.–Ondoko fitxategi hau sortzea, ezaugarriak eta egitura honakoak izanda:

ARKAKUSO MERKATUA

–Helburua eta zertarako erabili nahi den: Arkakuso merkatua egitea ahalbidetzea, saltokien baimena eta esleipena, tasen kobrantza, erregelamendua betetzen dela kontrolatzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, beren datu pertsonalak ematen baitituzte izena ematean.

–Norbanako edo talde ukituak: Arkakuso merkatuan saltokia eskatzen dutenak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

–Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, NANa, sinadura, telefonoa, irudia.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Orkoiengo Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Orkoiengo Udala.

–Segurtasun maila: ertaina.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategia dagokion erregistroan inskriba dadila Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Orkoienen, 2014ko abuztuaren 20an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1411498