166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia igaro eta gero inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da Iturmendiko Udalaren 2014ko ekitaldirako plantilla organikoa; hori Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa betez.

2014ko maiatzaren 14an egin bilkuran onetsi zen hasiera batean.

Iturmendin, 2014ko uztailaren 14an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Lanpostuen zerrenda

Idazkaria. Bakaikuko eta Iturmendiko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. %35eko osagarri pertsonala, sindikatuekiko 2004-2005 eta 2006-2007 urteetarako akordioko osagarria. Egoera: hutsik. Euskaraz jakin beharra: E.G.A.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %13,69; arrisku bereziko osagarria: %7; mailako osagarri berariazkoa: %6; lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10; sindikatuekin 2006-07rako hitzartutako osagarria. Berariazko baldintza: euskaraz jakitea. Funtzionarioen araubidea.

Langileen izenen zerrenda

Administrazio araubideko bitarte baterako langileen izenen zerrenda

Idazkaria: Eunate Nicuesa Chacón. Bakaikuko Udalarekin partekatua. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 (sindikatuekin 2004-2005 eta 06-2007 urteetarako hitzartua). Baldintza berariazkoa: euskaraz jakitea. EGA maila.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Zerbitzu anitzetako enplegatua: Santiago Agirre Galartza. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %13,69; arrisku bereziko osagarria: %7; mailako osagarri berariazkoa: %6; lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10; sindikatuekin 2006-07rako hitzartutako osagarria. Gradua: 4. Familia laguntza. Berariazko betebeharra: euskaraz jakitea. Antzinatasuna: 1991/03/01.

Iragarkiaren kodea: L1411494