166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Datu pertsonalen fitxategiak arautzea

Berako Udaleko alkateak, 2014ko uztailaren 29an, honako ebazpen hau eman zuen:

Berako Udaleko alkatearen 166/2014 Ebazpena, uztailaren 29koa, datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena.

Ikusirik Udal honek eginiko auditoria, Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoaren Erregelamendua garatzen duen 1720/2007 Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delako auditoria horrek emaniko txostena aztertu ondoan, honako hauek egin beharra ikusi da:

Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistroan inskribaturik dauden hainbat fitxategi aldatu egin dira, dekretu honen 1. puntuan zehaztu bezala.

Fitxategiak erregularizatzea eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistro Orokorrean alta ematea, kontuan harturik Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera ez erregularizatu eta ez erregistratu ez diren datu tratamenduak badirela, I. eranskinean ageri direnak.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,

EBATZI DUT:

1. Aldaketa egitea jarraian ematen diren fitxategietan. Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistro Orokorrean jadanik inskribaturik daude, aldaketaz ondotik egiten den oharraren arabera. Hona hemen:

Izena: Udal enplegatuen fitxategia.

Inskripzio kodea: 090490737.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

–Identifikagarriak:

  • Izen-deiturak.
  • N.A.N.
  • Posta helbidea.
  • Telefono finkoa eta sakelakoa.
  • Ahotsa/Irudia.
  • Gizarte Segurantzako zenbakia.
  • Marka.

–Ezaugarri pertsonalak:

  • Familiaren datuak.
  • Jaioteguna.
  • Jaiolekua.
  • Sexua.

–Bereziki babestuak:

  • Osasuna (81-6 artikulua, 1720/2007 Errege Dekretua).

–Ikasketakoak eta lanbidekoak:

  • Prestakuntza/tituluak.
  • Lanbide-esperientzia.

–Enpleguaren xehetasunak:

  • Kidegoa/eskala.
  • Nominaren datu ez ekonomikoak.
  • Lanpostukoa.
  • Langilearen historiala.

–Ekonomiko finantzarioak:

  • Diru-sarrerak/errentak.
  • Bankuko datuak.
  • Nominaren datu ekonomikoak.
  • Zerga kenkariak.
  • Aseguruak.

Izena: Haur Eskolaren fitxategia.

Kodea: 2090490767.

Datuen komunikazioa:

–Nafarroako Gobernuari, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa.

–Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroari (CREENA), Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

–Identifikagarriak:

  • Izen-deiturak.
  • N.A.N.
  • Posta helbidea.
  • Telefono finkoa eta sakelakoa.
  • Ahotsa/Irudia.
  • Osasun txartela.

–Ezaugarri pertsonalak:

  • Familiaren datuak.
  • Jaioteguna.

–Bereziki babestuak:

  • osasuna.

–Ekonomiko finantzarioak:

  • Diru-sarrerak/errentak.
  • Bankuko datuak.

Herrilurren aprobetxamenduaren fitxategia.

Inskripzio kodea: 2090490774.

Datu bilketaren xedea: Espedientea abiaraztea, herrilurren aprobetxamenduaren esleipenak ebaztea, Udalaren baratzeen kontzesioa eta erabilera, eta dagokien kanona kobratzeko kudeaketa lanak egitea.

Segurtasun maila: ertaina.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

–Identifikagarriak:

  • Izen-deiturak.
  • N.A.N.
  • Posta helbidea.
  • Telefono finkoa eta sakelakoa.

–Ezaugarri pertsonalak:

  • Familiaren datuak.
  • Jaioteguna.

–Enpleguaren xehetasunak:

  • Lan egoera.

–Ikasketakoak eta lanbidekoak:

  • Hartutako prestakuntza ikastaroak.

–Ekonomiko finantzarioak:

  • Diru-sarrerak/errentak.
  • Bankuko datuak.

Hezkuntza, kirol eta kultura programen fitxategia.

Inskripzio kodea: 2090490770.

Tratamenduaren xedea: kirol eta kultur jardueretan izena ematea eta haien kontrola, eta Udalak programatzen dituen kultur jardueren informazio aldizkaria biltzeko izena ematea.

Fitxategian sartutako datuen ezaugarriak:

–Identifikagarriak:

  • Izen-deiturak.
  • N.A.N.
  • Posta helbidea.
  • Telefono finkoa eta sakelakoa.
  • Helbide elektronikoa.

–Ekonomiko finantzarioak:

  • Bankuko datuak.

2. Ondotik ematen diren fitxategi berriak indarrean jartzea. Haietan datu pertsonalak bildu eta prozesatzen dira. Hona hemen:

Fitxategiaren izena

Aire konprimituko armak kontrolatzeko fitxategia

Arriskugarri gerta daitezkeen animalien fitxategia

Gaztigu, kexa eta iradokizunen fitxategia

Udal instalazioetarako sarreren kontrolaren fitxategia

Ezkontza zibilen fitxategia

I. ERANSKINA. FITXATEGIEN DESKRIBAPENA

AIRE KONPRIMITUKO ARMAK KONTROLATZEKO FITXATEGIA

Deskribapena

Aire konprimituko karabinak edukitzeko baimenen eskuzko fitxategi egituratua

Tratamendu sistema

Eskuzko fitxategi egituratua

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Aire konprimituko karabinak edukitzeko baimena duten lagunen kontrola egiteko bidea ematen du

Ukituak

Aire konprimituko karabinaren jabetza deklaratu duten lagun guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek eta haien ordezkariek emanda

Bilketan erabiltzen den euskarria

Ahozko elkarrizketa, inprimakia

Datuen komunikazioa

ez daude aurreikusita

Nazioarteko transmisioak

Ez daude aurreikusita

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

NAN/IFZ

Helbidea

Telefonoa

GIZARTE INGURUABARRAK

Jabetzak / ondasunak, aire konprimituko karabina

ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIEN FITXATEGIA

Deskribapena

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak erregistratazea eta haien lizentziak tramitatzea, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Ertaina

Xedeak eta erabilerak

Arriskutsuak izan daitezkeen zakurren erregistroa eta kontrola. Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio lizentzia eskuratzea

Ukituak

Animalien jabeak

Datuak nola biltzen diren

Paperezko inprimakia

Bilketan erabiltzen den euskarria

Papera

Datuen komunikazioa

Nafarroako Gobernuari, xedapen iragankor bakarra. 50/1999 Legea, abenduaren 23koa, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzkoa.

Nazioarteko transmisioak

Ez dago aurreikusia

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Toki entitatearen udal bulegoetan

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

NAN/IFZ

Helbidea

Telefonoa

EZAUGARRI PERTSONALAK

Aseguruaren datuak

Jaioteguna

BEREZIKI BABESTUAK

Osasuna (txosten psikologikoa) (1)

ARAU-HAUSTEAK

Administratiboak

(1) 81-6 artikulua, 1720/2007 Errege Dekretua.

GAZTIGU, KEXA, IRADOKIZUN ETA HITZORDUEN FITXATEGIA

Deskribapena

Gaztigu, kexa, iradokizun eta hitzorduen fitxategia

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Fitxategiaren xedea da gaztigu, kexa eta iradokizunak eta teknikari eta zinegotziekiko hitzorduak jasotzea

Ukituak

Udalari jakingarriak eman edo eskatzen dizkioten lagun guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek edo haien ordezkariek dokumentazioa eskutan utzita

Bilketan erabiltzen den euskarria

Telefonoko solasaldia

Datuen komunikazioa

Ez dago aurreikusia

Nazioarteko transmisioak

ez daude aurreikusita

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Toki entitatea, bulego orokorrak

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

Helbidea

Telefonoa

UDAL INSTALAZIOETAN SARRERA KUDEATZEKO FITXATEGIA

Deskribapena

Udal instalazioetan sarrera kontrolatu eta baimentzeko fitxategi mistoa

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Udal Instalazioetan sarrera kontrolatu eta baimentzea

Ukituak

Udal instalazioak erabiltzen dituzten guztiak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek eta haien ordezkariek emanda

Bilketan erabiltzen den euskarria

Paperezko inprimakiak, biztanleen udal erroldan egiaztatzea

Datuen komunikazioa

Ez daude aurreikusita

Nazioarteko transmisioak

Ez daude aurreikusita

Unitate arduradunak

Udala

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Udal bulegoak

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

NAN/IFZ

Helbidea

Irudia

DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK

Bankuko datuak

EZKONTZA ZIBILEN FITXATEGIA

Deskribapena

Fitxategi mistoa, toki entitate honek egin dituen ezkontza zibilak jasotzen dituena

Tratamendu sistema

Fitxategi mistoa

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Toki entitate honetan zibilez ezkontzen direnen eta haien lekukoen gaineko informazioa gordetzea.

Ukituak

Ezkontza zibilaren espedientea tramitatzera Herriko Etxera jotzen duten lagunak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek emanda

Bilketan erabiltzen den euskarria

Ziurtagirien fotokopia, ezkontzaren akta

Datuen komunikazioa

Erregistro Zibilari

Nazioarteko transmisioak

Ez dago aurreikusia

Unitate arduradunak

Toki erakundea

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

Udal bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Izen-deiturak

NAN/IFZ

Helbidea

Telefonoa eta faxa

EZAUGARRI PERTSONALAK

Egoera zibila

Jaioteguna

Familiaren datuak

Jaioterria

Sexua

Nazionalitatea

3. Udal honen fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, DBLOaren 1. xedapen gehigarriaren 20. artikuluarekin bat (abenduaren 13ko 15/1999 LO).

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Beran, 2014ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1410979