166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
5. EPAITEGIA

Ediktua. 237/2014 jabari espedientea

Nuria Creus Portas andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: azalduko den finkaren traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5. Epaitegi honetan bideratu den 0000237/2014 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea Antonio Sanz Monreal jaunaren eta María Jesús Jiménez Gracia andrearen kausadunei, aurreko eta katastroko titularrak diren aldetik, Delegación Nacional de Sindicatos de la Falange Española y Tradicionalista y de las J.O.N.S.i, erregistroko titularra den aldetik, eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Orubea, Corellako Yerga kaleko 17an kokatua, berrogeita zortzi metro koadrokoa. Mugak: sartu eta eskuinera, 195. lurzatia; ezkerrera, “Nuestra Señora del Villar” izeneko taldearen etxebizitzen eraikina; atzealdera, Pedro Lopezen lokala; eta aurrealdera, bere helbideko kalea.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2014ko uztailaren 23an.–Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1410686