166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 234/2014-JM prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 234/2014 prozeduran ebazpena eman da, eta haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke hiru eguneko epean. Interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko. Hona hemen edukia:

Alderdiaren galdeketaren frogari dagokionez, froga hori eskatu baita, egin bekie zitazioa alderdi demandatzaileari (Sergio Beamonte Bermejo) eta demandatukideari (Gure Urtats Adur, S.L.) ohartaraz bekie agertzen ez badira, edo, ohartarazita egon arren, deklaraziorik egin nahi ez badute edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badiote, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen direla auzialdian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eskatutako dokumentu bidezko frogari dagokionez, egin bekio errekerimendua Gure Urtats Adur, S.L. alderdi demandatukideari eskatutako agiriak ekar ditzan adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko ezarritako eguna baino egun baliodun batzuk lehenago; ohartarazten zaio ezen, bidezko arrazoirik gabe agiri horiek ekartzen ez baditu, erabakitako frogari buruz aurkako alderdiak egindako alegazioak frogatutzat jotzen ahalko direla (LJALaren 94.2 artikulua).

Eta Gure Urtats Adur, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko uztailaren 24n.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1410666