166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 6229/2013 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

139/2014 epaia. Iruñean, 2014ko apirilaren 15ean.

Ines Hualde Juvera andreak, Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, lesio-falta bat dela-eta Javier Gonzalo Calvo Ardanazen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 6229/2013 falta-judizioan. Fiskaltzak eta Benito Joaquín Guerra Higuerok parte hartu dute.

Epaitza:

Javier Gonzalo Calvo Ardanaz kondenatzen dut lesio-falta baten egilea den aldetik egunero 8 euro ordaintzera bi hilabetez, eta erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du ordaintzen ez badu. Halaber, salatzaileari 737,67 euroko kalte-ordaina ematera, eragindako kalte-galerengatik.

Prozesuko kostuak ere salatuak ordaindu behar ditu.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.–Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2014ko apirilaren 15ean egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta Javier Gonzalo Calvo Ardanazi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko uztailaren 17an.–Idazkari judiziala, María Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1410637