166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

6219/2013 falta-judizioa. Epaia

M.ª Mercedes San Martín Cidriain andrea, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 6219/2013 falta-judizioan erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako ebazpena. Hona hemen, hitzez hitz:

41/2014 epaia. Iruñean, 2014ko urtarrilaren 28an.

Ines Hualde Juvera andreak, Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratuak, maula-falta bat dela-eta Cristian Iulius Andreiren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 6219/2013 falta-judizioan. Fiskaltzak eta David Ilarri Urabayenek parte hartu dute.

Epaitza:

Cristian Iulius Andrei kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.4 artikuluan adierazitako maula-falta baten egilea den aldetik, egunero 8 euroko isuna ordaintzera 60 egunez. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio, eta asteburuetako atzipenaldi araubidean betetzen ahalko du, edo komunitatearentzako lanak eginez.

Erantzukizun zibila dela-eta, salatuak salatzaileari 252,40 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Prozesuko kostuak ere salatuak ordaindu behar ditu.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Publiko egitea.–Epai hori eman zuen epaileak hura irakurri eta publiko egin zuen, Iruñean, 2014ko urtarrilaren 28an egindako jendaurreko entzunaldian. Eta horren fede ematen dut, idazkaria naizen aldetik.

Eta jasota geldi dadin eta Cristian Iulius Andreiri jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egiten dut.

Iruñean, 2014ko ekainaren 6an.–Idazkari judiziala, María Mercedes San Martín Cidriain.

Iragarkiaren kodea: J1410634