166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

49/2014 FORU AGINDUA, abuztuaren 14koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Plazaola trenbide zaharraren Iruña eta Irurtzun arteko trazadura Irurtzun-Saratsa tartean berreskuratzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hasten duena.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko irailaren 28ko bileran Plazaola Turismo Partzuergoak sustatutako “Plazaola trenbide zaharraren trazadura Iruña eta Irurtzun artean berreskuratzeko proiektua” udalez gaindiko proiektu sektorial deklaratzea erabaki zuen; orobat, proiektua jendaurrean jartzea eta jarduketak ukituko dituen alderdien udalei entzutea ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritako ondorioetarako eta Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozeduraren ondorioetarako ere bai (2009ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 21ekoa).

Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 10ean hartutako Erabakiaren bidez (2010eko 64. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa) udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zen, eta jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ebatzi ziren.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko martxoaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea Plazaola trenbide zaharraren trazadura Iruña eta Irurtzun artean berreskuratzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala aldatzeko espedienteari, Plazaola Turismo Partzuergoak sustaturik, eta hura, aldi berean, hilabetez jendaurrean edukitzea eta entzuteko tramitea ematea udalei, proiektuak zer udal mugape ukitzen dituen, udal horiei. (2013ko 65. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 8koa).

Nafarroako Gobernuak 2014ko apirilaren 16an hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen behin betiko udalez gaindiko proiektu sektorialaren aldaketa. Orobat, proiektuaren onura publikoa eta gizarte-interesa deklaratu ziren, baita presa ere, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako (2014ko 82. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 29koa).

Iruña eta Donostia arteko Plazaola trenbide zaharraren trazadura tarte jakin batean “bide berde” gisa berreskuratzea du xede UPSak, Irurtzungo geltoki zaharreko plataformatik Iruñeko eta Berriobeitiko udalerrien arteko mugaraino. Ibilbide hori motorrik gabeko turismo eta aisiako jardueren ardatz gisa erabiltzea du helburu. Horrela, proiektu honen bidez, Nafarroan Plazaola trenbidearen gainerako trazaduran egindako ekintzak osatuko lirateke. Jatorrizko plataforma berreskuratzea ezinezkoa den tarteetan, ibilbide alternatiboak aurreikusi dira, “bide berdearen” jarraipena bermatzeko.

Proiektu hau bi zatitan banatu da: Irurtzun-Saratsa eta Saratsa-Iruña. Bide berdea egokitzeko jarduketak lehen zatian, guztira 9,5 km, hasteko asmoa dago, Irurtzungo, Arakilgo eta Itza Zendeako udal mugapeak ukituz.

Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuak desjabetze espedientea tramitatzeko eskatu dio Sustapen Departamentuari, proiektua udalez gaindikoa denez gero.

Horrenbestez, Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak txostenean adierazi eta proposatu duenarekin bat eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Plazaola Turismo Partzuergoak sustaturik, Plazaola trenbide zaharraren Iruña eta Irurtzun arteko trazadura Irurtzun-Saratsa tartean berreskuratzeko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozeduraren tramitazioa hastea.

2. Foru agindu honen eranskin gisa ageri den planak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egunez. Epe horretan, egokitzat jotzen diren ohar edo alegazioak idatzita aurkez daitezke, eta eranskin gisa gehitu den ondasun eta eskubideen zerrendan izan daitezkeen okerrak zuzentzeko behar diren datuak aurkeztu. Horretarako, interesdunek eskura izanen dute proiektua Sustapen Departamentuko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren bulegoetan, Plazaola Turismo Partzuergoarenean eta Irurtzungo, Arakilgo eta Itza Zendeako udalenetan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietako batera bidaltzea.

4. Foru agindu hau Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari eta Desjabetze Atalari, baita Plazaola Turismo Partzuergoari eta Irurtzungo, Arakilgo eta Itza Zendeako udalei jakinaraztea eta horiek premiatzea beren iragarki oholetan argitara dezaten.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 14an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA ZEHATZA ETA BANA-BANAKOA

FINKA
ZENBAKIA

JABEA ETA HELBIDEA

DESJABETZEN DEN

AZALERA m²

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Lur mota/destinoa

IRURTZUNGO UDAL MUGAPEA

IR-01

Irurtzungo Udala

Foruen plaza

31860 Irurtzun (Nafarroa)

382

-

-

Bidea

IR-02

Irurtzungo Udala

2.308

-

-

Bidea

IR-03

Irurtzungo Udala

2.849

-

-

Bidea

ARAKILGO UDAL MUGAPEA

** AIZKORBEKO KONTZEJUA

AR-01

Recondo Erviti, Dolores

Navas de Tolosa, 29; 4. A

31002 Iruña

218

1

232E

Bidea

AR-02

Aizkorbeko Kontzejua.

31867 Aizkorbe (Nafarroa)

557

-

-

Bidea

AR-03

Ebroko Ur Konfederazioa

Sagasta pasealekua, 26-28

50006 Zaragoza (Zaragoza)

32

-

-

Erreka

AR-04

Aizkorbeko Kontzejua

1.084

-

-

Bidea

AR-05

Arakilgo Udalaren herrilurrak

Foruen plaza, 4

31860 Irurtzun (Nafarroa)

144

1

239

Larreak

AR-06

Gurucelain Arbilla, Miguel

Ormaechea Ibáñez, María Ángeles

Ormaechea Ibáñez, María Josefa

José Mº Beobide, 8; 3. I

31005 Iruña

749

1

226

Larreak

AR-07

Juan Cruz Martinicorena Zudaireren jaraunsleak

Iruña-Donostia errepidea, Bentak 1

31867 Aizkorbe (Nafarroa)

1.172

1

298A

Larrea

AR-08

Mariñelarena Villanueva, Juan

1.028

1

225

Alorra

AR-09

Alonso Serna, Jesús

Recalde Mariñelarena, Juana María

San Joan Bosco kalea, 13

31007 Iruña

229

1

241A

Belardia

AR-10

Arakilgo Udala

371

-

-

Bidea

AR-11

Nafarroako Foru Komunitatea (Sustapen Departamentua)

San Inazio etorbidea, 3.

31002 Iruña (Nafarroa)

82

-

-

NA-4171 errepidea

AR-12

Juan Cruz Martinicorena Zudaireren jaraunsleak

948

1

294

Larreak

AR-13

Aizkorbeko Kontzejua

2.157

-

-

Bidea

AR-14

Latiegui Martinicorena, Juan Pablo

San Andres kalea, 2

31867 Aizkorbe (Nafarroa)

345

1

249

Belardia

AR-15

Ebroko Ur Konfederazioa

728

Erreka

AR-16

Nafarroako Foru Komunitatea (Sustapen Departamentua)

58

-

-

NA-4120 errepidea

AR-17

Aizkorbeko Kontzejua

399

-

-

Bidea

ITZAKO UDAL MUGAPEA

** GULIAKO KONTZEJUA

IZ-01

Guliako Kontzejua.

Bentak kalea, 8

31892 Gulia (Nafarroa)

5.232

-

-

Bidea

IZ-02

Guliako Kontzejua

1.082

-

-

Bidezubia

IZ-03

Guliako Kontzejua

7.760

-

-

Bidea

** SARATSATEKO KONTZEJUA

IZ-04

Nafarroako Foru Komunitatea (Sustapen Departamentua)

32

-

-

NA-4120 errepidea

IZ-05

Saratsateko Kontzejua

San Esteban, z.g.

31892 Saratsate (Nafarroa)

4.723

-

-

Bidea

IZ-06

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

San Inazio etorbidea, 3.

31002 Iruña (Nafarroa)

1.876

14

53

Elkorra

** ERITZE ITZAKO KONTZEJUA

IZ-07

Nafarroako Foru Komunitatea (Autobideak)

2.342

13

5

Elkorra

IZ-08

Eritze Itzako Kontzejua

San Andres kalea, z.g.

31892 Eritze (Nafarroa)

313

-

-

Bidea

IZ-09

Eritze Itzako Kontzejuaren herrilurrak

4.110

13

1

Zuhaixkak

IZ-10

Eritze Itzako Kontzejua

916

-

-

Bidea

IZ-11

Eritze Itzako Kontzejuaren herrilurrak

4.016

13

11

Arbolak-Pinudia

IZ-12

Arraiza Meoqui, Pedro José

Sarasate pasealekua, 20

31002 Iruña (Nafarroa)

2.474

13

12

Larreak

IZ-13

Santiago López Morgadoren jaraunsleak

San Francisco Amaraz kalea, 17

06800 Mérida (Badajoz)

4.350

13

13

Larreak

** SARATSAKO KONTZEJUA

IZ-14

Santiago López Morgadoren jaraunsleak

9.470

12

107

Larreak

IZ-15

Saratsako Kontzejua

Baserria, z.g., beheko solairua

31892 Saratsa (Nafarroa)

404

-

-

Bidea

IZ-16

Itzako Udala

Plazaola kalea, 2

31892 Eritze Itza (Nafarroa)

260

-

-

Bidea

IZ-17

Ramírez Aragón, Francisco Javier

Ramírez Aragón, Juan José

Ramírez Aragón, María Jesús

Ramírez Aragón, María Vicenta

Ramírez Aragón, Pedro

Gipuzkoako etorbidea, 1

31892 Saratsa (Nafarroa)

472

12

281

Lurzorua

IZ-18

BM-97, S.L. higiezinen sozietatea

Aranguren ibarraren kalea, z.g.

31006 Iruña (Nafarroa)

275

12

280

Hotela

IZ-19

Ramírez Aragón, Francisco Javier

Ramírez Aragón, Juan José

Ramírez Aragón, María Vicenta

Ramírez Aragón, Pedro

696

12

147

Egoitza

F1411405

Iragarkiaren kodea: F1411405