166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

147/14 epaia

Iruñean, 2014ko uztailaren 24an.

Nik, Rafael Ruiz de la Cuesta Muñozek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaileak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 352/14 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut ahozko eta jendaurreko judizioan. Horien xedea, alderdiak, legelariak eta prokuradoreak goian ageri dira. Horiek horrela, epaia ematen dut, ondokoa oinarri duena:

Epaitza:

Osorik baiesten dut Miramón prokuradore jaunak Javier Villanueva Larrainzar jaunaren izenean jarritako demanda, Marelvis Esperanza Orozco andrearen aurkakoa, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera:

–1.500 euro.

–Zenbateko horren gaineko interesak, diruaren legezko interes tasarekin 2014ko maiatzaren 29tik epaia eman bitartean, eta tasa hori bi puntuan handituta epai honen egunetik osorik ordaindu bitartean.

–Prozeduraren kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei (Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko diren ediktuen bidez jakinaraziko zaio demandatuari), eta aditzera eman ez dela irmoa, eta apelazio-errekurtsoa onartzen dela bi ondoreetan; hori jakinarazi eta biharamunetik ondoko hogei egunean aurkeztu beharko da, epaitegi honetan Probintzia Auzitegiari zuzendutako idazkiaren bidez. Bertan adieraziko da apelatzen den ebazpena, zein erabaki errekurritzen diren eta zein alegaziotan oinarritzen den inpugnazioa (PZLaren 458. artikulua, urriaren 11ko 37/11 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera, eta lege horren xedapen iragankor bakarra eta 1/00 Legearen bigarren xedapen iragankorra).

Errekurtsoa ez da onartuko egileak ez badu frogatzen 50 euro sartu dituela epaitegiaren gordailuen kontuan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria, 2011ko azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bidez sartua; 2011ko azaroaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut idazpuruan ageri diren tokian eta egunean. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie.

Jakitera ematea. Epai hori eman duen epaileak hura eman, irakurri eta publiko egin du, epaiaren datako egunean, jendaurreko entzunaldian. Nik, idazkari judizialak, horren fede ematen dut.

Iruñean, 2014ko uztailaren 25ean.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1410673