166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. Titulu judizialak betearazteko 414/2013 prozedura

Resurrección Ganuza Jacoisti andrea, idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari diren 414/2013 autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen den ondasun higiezinaren enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia 2014ko urriaren 23ko 10:30ean egin dadin, organo honetako entzunaldi-aretoan, baldintza hauei jarraikiz:

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:

Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

Organo honen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco de Santander entitateko (IBAN ES55) 0049 3569 92 000 500 1274 kontuan (erreferentzia: 3161 0000 15 0414 13), finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau: ez da ezer ageri.

Ediktu honek betearazpenpeko alderdiei jakinarazpena egiteko balioko du, non diren jakiterik ez badago.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Finken identifikazioa:

1.–San Martin Unxeko 4.007. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroko 1.314. liburukia, 54. liburua, 9. orria. Landa finka.

Titularrak: Francisco Javier Muruzabal Gabari jauna;

Balorazioa: hemezortzi mila berrehun eta hirurogeita bost euro eta hogeita hemezortzi zentimo (18.265,38 euro).

2.–San Martin Unxeko 4.001. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroko 1.310. liburukia, 53. liburua, 246. orria. Landa finka.

Titularrak: Francisco Javier Muruzabal Gabari jauna;

Balorazioa: sei mila ehun eta hogei euro eta laurogeita bi zentimo (6.120,82 euro).

3.–San Martin Unxeko 4.000. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroko 1.310. liburukia, 53. liburua, 244. orria. Landa finka.

Titularrak: Francisco Javier Muruzabal Gabari jauna;

Balorazioa: ehun eta hogeita lau mila berrehun eta berrogeita hamabost euro eta zortzi zentimo (124.255,08 euro).

4.–San Martin Unxeko 4.581. finka, Tafallako 1. Jabetza Erregistroko 1.536. liburukia, 59. liburua, 164. orria. Etxebizitza.

Titularrak: Francisco Javier Muruzabal Gabari jauna, jabetza. María Gabari Dean andreari biztantzeko eskubidea dagokio;

Balorazioa: hogeita zazpi mila bostehun eta hogeita hamaika euro eta hogeita bost zentimo (27.531,25 euro).

Iruñean, 2014ko uztailaren 22an.–Idazkari judiziala, Resurrección Ganuza Jacoisti.

Iragarkiaren kodea: J1410598