166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Hondakin uren isurketaren gaineko espedientea jendaurrean

Espedientea: V/31/00445.

Eskatzailea: Benta de Etxalar, S.L.

Isurketa:

–Izena: Hotela Etxalarko Bentan.

–Udal mugapea: Etxalar.

–Probintzia: Nafarroa.

–Ibaia/Arroa: Etxalar.

Baimena eskatu da “Benta de Etxalar, S.L.” hotelaren industriako hondakin urak isurtzeko. Gehieneko bolumena urtean: 5.004 m³.

Hondakin urak arazteko instalazioek funtsean osagai hauek dituzte:

–Koipeen bereizgailua (sukaldeko uretarako).

–Hobi septikoa.

–Iragazki biologikoa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Ur Konfederazioan.

Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).

Donostian, 2014ko abuztuaren 6an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1411091