166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-EXT-40

2014ko ekainaren 27an ofizioz hasi zen aprobetxamendurako eskubidea azkentzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesioaren ebazpenean aurreikusitako funtsezko baldintzak edo epeak bete ez direlako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Eltzaburuko Kontzejua.

Xedea: ur aprobetxamendu bat azkentzea.

Ibilgua: Arkil ibaia.

Alderdia: Antzubil.

Udalerria: Eltzaburu-Ultzama (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,007 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 2013ko martxoaren 15ean emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 73. liburukia, 186. orria.

Xedea: ureztatzea.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko uztailaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1411110