166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-EXT-79

2014ko martxoaren 25ean, aldeetako batek eskatuta hasi zen aprobetxamendurako eskubidea azkentzeko espedientea, jarraian azaltzen diren ezaugarriak dituena, kontzesiodunak uko egin diolako.

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Evelia López Imás.

Xedea: ur aprobetxamendu bat azkentzea.

Ibilgua: Arga ibaia.

Alderdia: El Puente.

Udalerria: Larraga (Nafarroa).

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,11 l/s.

Eskubidearen titulua: Ebroko Ur Konfederazioak 2004ko otsailaren 23an emandako ebazpena.

Inskripzioaren datuak: Ur Erregistroko A atala, 39. liburukia, 18. orria.

Xedea: ureztatzea.

Ez da inon ageri aprobetxamendua ukitzen duen zortasunik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta amaitzeko prozedura honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko uztailaren 9an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1411090