166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-S-531

Juan María Zabalza Goñik ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan María Zabalza Goñi.

Xedea: nekazaritzako biltegi bateko hondakin urak isurtzeko baimena, Magdalenan.

Jasotzeko modua: lurrean iragaztea (6. poligonoa, 1898. lurzatia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Iruña (Nafarroa).

Hondakin ur sanitarioen isurketak, urtean, 110 m³-ko gehieneko bolumena izanen du; hobi septikoaz eta iragazkiaz osatutako multzo trinkoan tratatuko da, eta ondoren hustu eta deuseztatuko da lurrean iragaziz putzu baten bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko uztailaren 17an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1411026