166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Estatuko Administrazio orokorraren jabetzako higiezin
bat enkante publikoan besterentzea.
Laugarren enkantea

Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari bereziak erabakita, onetsi egin da ondotik deskribatzen den ondasun higiezina enkante publikoan besterentzeko laugarren deialdia. Ekitaldia 2014ko irailaren 18an eginen da, goizeko 9:30ean, ordezkaritza honetako ekitaldi aretoan.

Hiri finka. P.3.2 lurzatia. Juspoyo-Murchanteko Ubidea jarduketa unitatea birzatitzeko proiektuak sortutako orube eraikigarria. Mila eta hamalau metro eta berrogei dezimetro koadroko azalera du guztira. Azalera horretatik, bostehun eta laurogeita bi metro eta berrogei dezimetro koadro lorategi pribaturako erabiliko dira, eta gainerakoa, hau da, laurehun eta hogeita hamabi metro koadro, eraikinak hartu ahal izanen du. Sotoa, beheko solairua, lehen solairua eta atikoa eraiki ahal izanen dira, hirigintzako planeamenduan adierazitako baldintza eta aprobetxamenduekin; gehienez ere sei etxebizitzatan banatu ahal izanen da, horietako bost libreak eta bat babes ofizialekoa.

Mugak: iparraldean, ZV3 lurzatia; hegoaldean, V8 bidea; ekialdean, V10 bidea eta mendebaldean, P.3.1. lurzatia.

Tuterako 1. Jabetza-erregistroan inskribatutako figura, Murchanteko 7903. finka, 3235. liburukia, 110. liburua, 222. orria, 1. inskripzioa.

Katastroko erreferentzia: 3. poligonoa; 1906., 2231., 2232., 2233., 2234. eta 2235. lurzatiak.

Ordezkaritza honetako Unitate Tekniko-fakultatiboaren tasazioaren arabera, higiezinak 233.097,37 euroko balioa du.

Hasierako prezioa, laugarren enkantearen ondorioetarako, 143.150,92 eurokoa da. Eratu beharreko fidantzaren zenbatekoa 7.157,55 eurokoa da.

Enkanterako baldintzen orria Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako Ordezkaritzako Ondare Zerbitzuan kontsultatu ahal izanen da, Iruñeko Yanguas y Miranda kaleko 31n, 6. solairuan.

Iruñean, 2014ko uztailaren 22an.–Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari berezia, Emilio Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: E1411064