166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

Altsasuko (Nafarroa) 2. poligonoko 134. lurzatian dagoen
higiezin bat Estatuko Administrazio Orokorraren ondarekoa
ote den ikertzeko prozedura irekitzea

2014ko uztailaren 14an, Estatuko Ondarearen zuzendari nagusiak.

Erabaki du:

“Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 45., 46. eta 47. artikuluetan xedatutakoa ikusirik, honako lurzati hau Estatuko Administrazio Orokorraren ondarekoa ote den ikertzeko prozedura bat irekitzea:

Altsasuko (Nafarroa) udal mugapeko 2. poligonoko 134. lurzatia; 2.154,11 m²-ko azalera du zoruan, eta, Nafarroako Gobernuko lurzati zedularen arabera, haren titularitatea ‘ezezaguna’ da. Higiezinaren katastroko behin-behineko erreferentzia: 310000000001605913SK.”

Administrazio Publikoen Ondareari buruzko 33/2003 Legearen Erregelamendu Orokorra onetsi zuen abuztuaren 29ko 1373/2009 Errege Dekretuaren 56. eta 57. artikuluekin bat, iragarki honen argitalpenaren kopia bat Altsasuko Udalari igorriko zaio, jendaurrean jar dezan ediktuen oholean 15 egunez. Jendaurreko epea amaitu eta biharamunetik hilabeteko epean, espedienteak ukitutakoek komeni iruditzen zaien guztia alegatu ahal izanen dute idatziz ordezkaritza honetan, eta, horrekin batera, alegazioen oinarri diren agiriak aurkeztu eta frogak proposatu.

Iruñean, 2014ko uztailaren 22an.–Ekonomia eta Ogasuneko Nafarroako ordezkari berezia, Emilio Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: E1411063