166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 22koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Vianako Mondelez España Galletas Production, S.L.U. entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Vianako Mondelez España Galletas Production, S.L.U. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31004902011981) aztertu da, Erregistro honetan 2014ko ekainaren 11n sartu zena eta enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2014ko ekainaren 4an izenpetu eta 2014ko uztailaren 21ean zuzendu zutena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2014ko uztailaren 22an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

MONDELEZ ESPAÑA GALLETAS PRODUCTION, S.L.U.REN 2014KO ETA 2015EKO HITZARMEN KOLEKTIBOA (Viana)

Lehenbiziko kapitulua

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Langile eremua.

Hitzarmen honek Mondelez España enpresa taldearen eta hitzarmen kolektibo honek zehazten dituen langile eremuko eta lurralde eremuko langileen arteko lan harremanak arautzen ditu. Honako entitate juridiko hauek osatzen dute Mondelez España enpresa taldea: Mondelez España Services, S.L.k; Mondelez España Galletas Production, S.U.k; Mondelez España Procurement GMBHk - Espainiako sukurtsalak.

Hitzarmenak aipatu lantegiko plantilla osatzen duten langile guztiengan du eragina. Dena dela, langileei eta postu-gakoei ordainsari ekonomikoa emateko, enpresak merezimenduak ordaintzeko ezarrita duen programari jarraituko zaio; beraz, hitzarmen kolektibo honen III. kapitulutik kanpo daude soldata berrikusteari dagokionez.

Orobat, eta merezimenduak dituzten langileei dagokienez, lanpostuak ebaluatzeko Hay lanbide sailkapenaren sistema aplikatuko zaie; horrenbestez, hitzarmen kolektiboan aurreikusitako sailkapen sistematik kanpo daude.

Mondelez España taldeko aipatu edozein entitate juridikoren helburu sozialean garatu eta integratzen diren eginkizunak betetzen dituzten enplegatu guztiei aplikatuko zaie hitzarmen kolektibo hau, enplegatu horiek hitzarmen kolektiboaren 1. eta 2. artikuluetan adierazitako aplikazio eremuaren barrenean egonik.

2. artikulua. Lurralde eremua.

Hitzarmen honek 1. artikuluan adierazitako Mondelez España taldeko edozein entitate juridikotako enplegatuengan izanen du eragina, zein den ere haien eginkizuna eta lan harremana, finkoa edo aldi baterakoa, baldin eta egunez egun Vianako (31230 - Nafarroa) San Luis Gonzaga etorbideko 5ean den lantokian berean zerbitzuak ematen badituzte.

3. artikulua. Iraunaldia eta hitzarmena salatzea.

Hitzarmen honek sinatzen den egunean hartuko du indarra, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den eguna edozein dela ere. Dena dela, ondorio ekonomikoak 2014ko urtarrilaren 1era eramanen dira. Bi urteko indarraldia izanen du, 2014ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31 arte, eta sinatzen den egunetik automatikoki salatutzat jotzen da, Langileen Estatutuaren 86.2 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako.

Edonola ere, Langileen Estatutuaren 86.3.4 artikuluan arautuarekin bat, hitzarmenak indarrean eta aplikagarri jarraituko du 2018ko abenduaren 31 arte.

4. artikulua. Konpentsazioa eta irenspena.

Hitzarmen honetan itundu eta ezarritako baldintzek multzo zatiezina osatzen dute eta urteko konputuan eta osorik hartuta langileentzat hobeak direnez gero, orain arte aplikatu diren guztiak ordeztuko dituzte.

Konpentsazioa eta irenspena eginen dira baldin eta benetan ordaintzen diren soldatak, orokorrean eta urteko kopuruan alderatuta, hitzarmen honetan finkatutakoak baino hobeak badira langileentzat; horrela ez bada hitzarmenarenak aplikatuko dira.

Hitzarmen honetan ezarritako hobekuntza guztiak, orokorrean hartuta eta urteko konputuan, aldarrika daitezkeen legezko xedapen batzuen bidez ezartzen diren soldaten igoerarekin eta era guztietako hobekuntzekin (eta ez izaera berekoekin bakarrik) konpentsatu eta irentsi ahalko dira.

Ordainsari edo hobekuntza horiekin alderatzeko edo erreferentzia egiteko oinarritzat joko da itundutako lanorduekin duten lotura.

BIGARREN KAPITULUA

5. artikulua. Lanaldia.

5.1. Hitzarmen honetan langileentzat arautzen den presentziazko lanaldia urtean 1.752 ordukoa izanen da.

Presentziazko ordu horiek lan egutegian finkatutako egun baliodunetan banatuko dira.

Sobratzen diren orduak lan egutegian nola kokatu, enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren artean negoziatuko da. Akordiorik lortu ezean, erdi bana antolatuko dituzte ordu horiek Enpresa Batzordeak eta Zuzendaritzak. Sobratzen diren lanaldien kopurua zenbaki bakoitia delako bi partetan zatitzerik ez badago, Zuzendaritzak hartuko du egun horri buruzko erabakia. (Adibidez, hiru lanegun sobratzen badira, Zuzendaritzak horietako biren gaineko erabakia hartuko du eta langileek hirugarrenaren gainekoa; bost sobratuz gero Zuzendaritzak hiruren gaineko erabakia hartuko du eta langileek beste bien gainekoa, etab.).

Lan egutegiak martxoaren 1erako egon beharko du ezarrita, urtero.

5.2. Lanaldi jarraitua duten langileek 15 minutuko atsedena izanen dute lanorduetan, benetako lanalditzat joko dena, baina betiere atsedenaldiek ez badute produkzio-lerroak geldiarazten. Aurreko atala arautze aldera, produkzio-lerroetako baten zerbitzuan diharduten langileen atsedenari dagokionez, txandaka hartuko dute makina bakoitzaren zerbitzuko langileek, halako moduan non behar bezala funtzionatzeko adinako arreta izanen baitu.

Txandaka hartuko den denbora hori ez da bi ordutik gorakoa izanen.

Horrezaz gainera, laneko orduetan hiru atsedenaldi hartzeko eskubidea izanen da, gehienez ere 8 minutukoak, premia fisiologikoetarako (24 minutu guztira). Atsedenaldi horien antolaketa, orain arteko irizpideei jarraikiz, lana antolatzen duten arduradunen esku dago. Atsedenaldi horiek benetako lanorduak balira bezala ordainduko dira, aurreko lerroaldeetan adierazitako kasuan bezalaxe.

5.3. Labeak pizten, oreak prestatzen eta horrelako lanetan diharduten langileek, bai eta aurretiazko prestakuntza lanak, produkzioa martxan jartzeko beharrezkoak direnak, egiten dituztenek ere, euren lanaldia lehenago hasiko dute, aldez aurreko lan horiek prest izateko moduan, eta lanetik ateratzeko ordua sarrerako orduarekin egokituko da.

5.4. Larunbat, igande eta jaiegunetako lana.

5.4.a. Zuzendaritzak plantillako langile finkoentzat larunbat goizeko txanda ezartzen ahalko du, urtean gehienez ere 5 larunbat pertsona bakoitzeko, baina mantentze lanetako departamentuan (departamentu horretako administrazioa salbuetsita) urtean 11 larunbat izanen dituzte, goizez lan egin beharrekoak, pertsona bakoitzeko.

Langileak 59,63 euro gordineko konpentsazioa jasoko du, eta egun bateko atsedena, lan egindako larunbat bakoitzeko. Langileak ez badu diru konpentsazioa eta egun bateko atsedena hautatzen, larunbateko ordu horiek aparteko ordutzat joko dira.

Konpentsazio horretan ere urteko KPIaren ondorioz adosten diren soldata berrikuspenak aplikatuko dira.

5.4.b. Aurreko atalean aurreikusitako lan txanda hori enpresak ezin izanen du erabili uztailean, abuztuan, zubietan, bi egun baino gehiagoko asteburuetan eta irailean Vianako festekin batera suertatzen den asteburuan.

5.4.c. Larunbatak erabiltzeko prozedura honako hau izanen da:

–Zuzendaritza langileen ordezkariekin bilduko da, zergatik, zenbatek eta zein egunetan lan eginen duten eta nola banatuko diren jakinarazteko.

–Iragarki-oholean oharra jarriko da larunbatetan lan egiteko prest dauden boluntarioak eskatzeko. Oharrean jakinaraziko da zergatik, zenbat langilek eta zein egunetan lan eginen duten eta nola banatuko diren.

Larunbatetan lan egiteko lehentasuna euren borondatez eskatzen dutenek izanen dute, horien kopurua eta gaitasuna egokia bada.

Boluntario gisa lan egiten dutenei ez zaizkie deskontatuko nahitaez lan egin beharreko 5 larunbatak (11 larunbat mantentze lanetako sailaren kasuan).

–Zuzendaritzak, boluntarioak zein diren jakinik eta beharrezkoa baldin bada, derrigorrez izendatutako langileekin osatuko ditu taldeak. Kasu horretan, familia-unitatea errespetatuko du beti.

Derrigorrez izendatutako langileei lan egin beharreko larunbata baino bi astebete lehenago abisatuko zaie.

5.4.d. Derrigorrez izendatutako langile batek, aldi baterako ezintasuna dela-eta, ezin badu dagokion larunbatean lan egin, egun hori deskontatuko zaio derrigorrez lan egitera behartzen ahal zaion urteko 5 larunbat horietatik.

Horrelako kasuetan, enpresak derrigorrez izendatutako beste langile batekin ordezka dezake bajan dagoena, bi astebete lehenago abisatu beharrik gabe.

5.4.e. Diru konpentsazioa eta atseden eguna hautatzen dituzten langileek larunbat goizeko lana egin eta urtebeteko epea izanen dute horiek hartzeko (uztaila, abuztua eta iraila kenduta).

Egun berean atseden eguna har dezaketenak sekzio edo sail bakoitzeko plantillaren %5 izanen dira, gehienez ere.

Langile batek, bere atseden eguna hautatu izan arren, aldi baterako ezintasun egoeran badago eta ezin badu egun hori hartu, larunbateko ordu horiek aparteko ordu gisa kobratuko ditu, benetan lan egindako eta konpentsatu beharreko larunbat hartan aparteko orduek zuten balioan eta bere garaian kobratu zuen diru konpentsazioa deskontatuta.

5.4.f. Astelehenetik ostiralera lanaldi osoz lan egiten duten behin-behineko langileei, larunbatean lan egiten dutenean (gerta daiteke goizez nahiz arratsaldez egin beharra), akordio honetan biltzen dena aplikatuko zaie.

5.4.g. Enpresak lanaldi partzialeko kontratuak egin ditzake larunbat, igande, jaiegun eta zubietarako, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan. Langile horiek euren ordainsariak Mondelez España Galletas Production, S.L.U. enpresaren hitzarmen kolektiboko soldaten tauletan ezarritakoaren arabera kobratuko dituzte.

5.5. Lerroak bi txandakoak izatetik hirukoak izatera aldatzea.

Enpresak zilegi du produkzioa antolatzea, lerroak bi txandakoak izatetik hirukoak izatera aldatuz, betiere aldaketa horren hasierako eguna baino 7 egun natural lehenago abisatuta. Urtean 6 aldaketa egin daitezke, gehienez ere, pertsona bakoitzeko.

Hauxe da kasu horietan jarraitu beharreko prozedura:

–Gauez lan egiteko boluntarioek eskaera idatzia eginen dute, iragarki-oholean jarriko dena.

–Gaueko txanda osatzeko nahikoa boluntario izanez gero, langile boluntarioekin osatuko da txanda hori eta txanda horretan segituko dute lerroak hiru txandatan dirauen bitartean.

–Nahikoa boluntario ez badago, enpresak derrigorrez izendatutako langileekin beteko ditu bere beharrak, hiru taldeak osatu arte.

Hiru taldeen errotazioa asterokoa izanen da, hurrenkera honetan: gaua, arratsaldea eta goiza. Talde horietako batek ere ezin izanen du gaueko txandan aste bat baino gehiago jarraian lan egin.

Beste aukera bat da hiru txanda horien errotazioa hilabetera luzatzea (3 hilabete gutxienez), hots, talde bakoitza gaueko txandan hilabete osoan aritzea, beste biak goizeko eta arratsaldeko txandak astero aldatzen duten bitartean. Aukera hori egoera horretan dauden langile gehienek onartu beharko dute.

Lerroa lehengo egoerara itzultzen denean, hau da, hiru txandatik bira aldatzen denean, beste lerro bateko gaueko txandan jarraitu nahi duten boluntarioak ados jarriko dira egoera horretan dagoen espezialitate bereko langilearekin. Enpresak aldaketa horretarako baimena eman beharko du aldez aurretik.

5.6. Goizeko txandatik arratsaldekora aldatzea eta alderantziz:

Enpresak, produkzioa antolatzeko, zilegi du langileak goizeko txandatik arratsaldekora eta alderantziz aldatzea, 72 ordu lehenago abisatuz.

Urtean 6 aldaketa egin daitezke, gehienez ere, pertsona bakoitzeko. Aldaketak ez du astebete baino gehiago iraunen aldi bakoitzean.

Txanda-aldaketak astelehenean hasiko dira beti, edo jaiegunaren ondorengo lehenbiziko egun baliodunean.

5. atala aplikatzearen ondorioz egin daitezkeen txanda-aldaketak ez dira asteko txanda-aldaketatzat hartuko.

Enpresak banan-banan aztertuko ditu txanda araubidea aldatzeko eskaerak, gaueko txanda batez ere, eta lana behar bezala egiteko antolaketa arazorik sortzen ez duten aldaketak burutuko ditu.

5.7. Lanaldia banatzeko malgutasuna.

a) Larunbat, igande eta jaiegunetan lan egitea derrigorrezkoa izanen da. Dena dela, urtero negoziatzen ahalko da gehienez ere urteko bost jaiegun lan egin beharretik libratzea, produkzioaren beharrek horretarako aukera ematen dutenean. Inoiz ere lanegun izanen ez diren 5 jaiegun horietatik bi Eguberri eguna eta Urteberri eguna izanen dira, non ez diren oporraldian gertatzen, eta gainerakoak alderdiek negoziatu beharko dituzte.

b) Betiere, 2008ko uztailaren 18aren aurretik (enpresako hitzarmenak 2008tik 2012ra bitarte indarra hartu zuen eguna) kontratatutako langileek, norberaren berme gisa, zerbitzuak astelehenetik ostiralera bakarrik emateko eskubidea izanen dute, non ez duten beren borondatez onartzen lana asteburuetan eta jaiegunetan egitea.

c) Enpresak bi modu hauetan bana dezake larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzuak eman behar dituztenen lanaldia:

1.–Slug txandaketa izeneko txanda malguari atxikitako enplegatuak.

7 asteko zikloko txanda malgua, astelehenetik igandera arte lan eginez, ondoren azaltzen den txandaketarekin:

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

IGANDEA

Atsedenaldia

Atsedenaldia

X

X

X

X

X

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

IGANDEA

X

Atsedenaldia

Atsedenaldia

X

X

X

X

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

IGANDEA

X

X

Atsedenaldia

Atsedenaldia

X

X

X

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

IGANDEA

X

X

X

Atsedenaldia

Atsedenaldia

X

X

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

IGANDEA

X

X

X

X

Atsedenaldia

Atsedenaldia

X

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

IGANDEA

X

X

X

X

X

Atsedenaldia

Atsedenaldia

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

LARUNBATA

IGANDEA

Atsedenaldia

X

X

X

X

X

Atsedenaldia

Txandakatze sistema horri atxikitako enplegatuek 5 jaiegunetan hartuko dute atseden urteko 14etatik; haietako 4 honako hauek izanen dira:

Urtarrilaren 1a.

Urtarrilaren 6a.

Abenduaren 25a.

Abenduaren 31.

Enplegatuak aukeratuko du 5. jaieguna; betiere, antolakuntzako eta produkzioko beharrek utziz gero.

2.–Slug txandakatze sistema aplikatzen ez zaien txanda malguko langileek hurrengo lan sistema izanen dute, lanaldia honela banatuta larunbat, igande eta jaiegunetan:

–Astelehenetik igandera bitarteko ordutegian, astean bi egun segidako atsedenarekin astelehenetik ostiralera bitarte.

–Egunean 8 edo 12 orduko lanaldian, baina zerbitzuak larunbat, igande eta jaiegunetan bakarrik emanez.

2.1. 2015ean, txanda malguari atxikitako langileei Slug txandakatze sistema aplikatuko zaie edo,

2.2. Aurreko 2.1 puntuan xedatutakoa xedatu, Slug txandaketa ezinezkoa denean astelehenetik igandera bitarteko lan sistema duten lerroetan, txanda malguari atxikitako langileek hurrengo lan sistema izanen dute, lanaldia honela banatuta larunbat, igande eta jaiegunetan:

a) Astelehenetik igandera bitarteko ordutegian, astean bi egun segidako atsedenarekin astelehenetik ostiralera bitarte.

b) Egunean 8 edo 12 orduko lanaldian, baina zerbitzuak larunbat, igande eta jaiegunetan bakarrik emanez.

c) Hilabetean asteburu oso bateko atsedenaldia hartuz.

d) Behartuta edo beren borondatez, larunbatetan lan egiten dutenek 59,63 euroko plusa jasoko dute, lanaldia 8 ordukoa bada, eta 89.45 eurokoa, hura 12 ordukoa izatera. Igandez lan egiteagatiko plusa 71,55 eurokoa eta 107,34 eurokoa izanen da, hurrenez hurren. Soberako ordutako lana 59,63 euroko plus batekin konpentsatuko da, lanaldia 8 ordukoa bada. Plus horiek urtero eguneratuko dira, soldata-taulak berrikusteko ezarritako portzentajearen arabera. 12 orduko lanaldietan atsedenaldiak lanaldiaren araberakoak izanen dira.

e) Lerroak astelehenetik ostiralera bitarte asetuta daudenean bakarrik joko da larunbat, igande eta jaiegunetan lan egitera, merkatuaren eskaerari erantzuteko sor daitezkeen beharrak betetzearren. 15 egun lehenago emanen da abisua. Betiere, larunbat, igande eta jaiegunetan zerbitzuak ematen dituzten langileen kopurua ez da sail bakoitzeko (ontziratzea, produkzioa, mantentze-lana) langileen kopuruaren %40 baino handiagoa izanen. Horretarako, aurreko b) puntuan ezarritako eskubidea hartuko da kontuan, portzentaje hori gaindituz gero. Portzentaje hori berrikusi beharko da enpresak hala eskatzen badu produkzioaren baldintzek behartuta, produkzio hori bermatzearren.

5.8. Lan denbora kontatzeko, langileak, hala eguneroko lanaldiaren hasieran nola bukaeran, lanpostuan egon behar du.

5.9. Administrarien udako lanaldia ekainaren 1ean hasiko da eta irailaren 30ean bukatuko.

Egun horietako lan ordutegia hurrengo artikuluan arautzen da; hala ere, ekaineko 1aren aurreko aste naturalean eta iraileko 30aren ondorengo aste naturalean administrariek 07:30etik 15:30era eginen dute lan.

Tarte horretan (ekaineko 1aren aurreko aste naturaletik iraileko 30aren ondorengo aste naturalera arte) guardiako txanda bat antolatuko da, pertsona bakar batek beteko duena, fabrikako zuzendaritzarekin ados jarri eta zerbitzu beharrak ikusita.

Ahaleginak eginen dira pertsona hori boluntarioa izan dadin; bestela, guardiako txanda errotatiboa eginen da saileko plantillako langileen artean. Guardiako egun bakoitzeko 7,86 euro gordineko plusa kobratuko da 2014. urtean.

Plus hori jasoko dute saileko plantillan gaur egun daudenek eta ez zaie ordainduko langile sartu berriei.

6. artikulua. Ordutegia.

–Lanaldi zatitua (administrarientzat).

08:00 - 18:00, bazkaltzeko bi orduko tartearekin.

–Udan (administrarientzat).

07:30etik 15:00ak arte.

–Bi errelebo.

06:00etatik 14:00ak arte eta 14:00etatik 22:00ak arte.

–Bi errelebo (mantentze-lanetako sailekoentzat).

06:30etik 14:30era arte eta 14:30etik 23:30era arte.

–Hiru errelebo.

06:00etatik 14:00ak arte; 14:00etatik 22:00ak arte eta 22:00etatik 06:00ak arte.

–Hiru errelebo (mantentze-lanetako sailekoentzat).

06:30etik 14:30era arte; 14:30etik 22:30era arte eta 22:30etik 06:30era arte.

–Gaueko ordutegia.

22:00etatik 06:00ak arte.

–Gaueko ordutegia (mantentze lanetako sailekoentzat).

22:30etik 06:30era arte.

Goizez lan egiten duten mantentze-lanetakoek astelehenetan ordubete luzatuko dute lanaldia, goizeko 05:30etik 06:30era, hain zuzen, produkzio jarduera martxan jartzearren.

Ordu hori “martxan jartxeko lanak” izeneko sailean sartzen da eta beraz, zein motatakoa den kontuan hartu gabe, aparteko orduaren prezioan ordainduko da, lanaldi berezien gaineko legezko araudi indardunean martxan jartzeko lan horientzat ezarria dagoen bezala.

Mantentze lanetako departamentuaren funtzionamendua:

Mantentze-lanetako sailak malgutasuna izanen du bere zerbitzuan. Malgutasun horri esker gure lehiakortasuna hobetuko dugu merkatuaren beharrei aurre egiteko, izan ere gero eta aldakorrago baita, eta egokitu beharra dugu, nahitaez, lehiakorrago izateko, hazten segitzeko eta gure kontsumitzaileak asebeteko dituzten produktuak eskaintzeko.

Mantentze-lanetako saileko filosofia puntu hauetan datza:

a) Bere lana prebentziozko mantentze-lanen bitartez hobetzea, produktibitatea gehituz produkzio lerroen etekina hobetze aldera.

b) Prebentziozko mantentze-lan batzuk egiteko beharrezkoa izanen da makinen geldialdiak eta produkzio jarduerarik gabekoak aprobetxatzea.

Laugarren txandarako beste lan egutegi bat ere bada, VI. eranskinean ageri dena.

Eranskinean ageri diren txandetako baten ordutegia 24:00etatik 08:00etara baldin bada ere, igandetik astelehenera, ordutegi horretan lan egin behar duten pertsonen baldintza sozialak hobetzeko asmoz, onartua dago txanda horretakoek 23:00etatik 07:00etara lan egitea.

Zuzendaritzak mantentze-lanetako zerbitzua plantillako langileen baitan kontzentratzeko konpromisoa hartu du, nahiz eta zilegi den estuasunetan kanpoko enpresak erabiltzea. Iturgin lanak, beraz, kanpoko enpresak kontratatzeari jarritako muga horretatik salbuesten dira.

Enpresak ez ditu aldi baterako laneko enpresak erabiliko mantentze-lanetako zerbitzurako.

Mantentze-lanetan diharduten plantillako langile finkoek hemen azaldutako malgutasuna ez badute etorkizunean onartzen, 1999ko uztailaren 7a baino lehenago zituzten baldintza ekonomikoetara itzuliko dira, mantentze-lanetako sailean jarraitzen badute, betiere. Hemen azaltzen den malgutasuna konpentsatzeko, aipatu egun hartan mantentze-lanetako kategoria guztien tauletan (1. mailako ofizial balioaniztuna, 1. eta 2. mailako elektromekanikari ofizialak eta elektromekanikari urgazlea) 360,61 euroko (60.000 pezeta) igoera egin zen, oinarrizko soldataren eta laneratze eta puntualtasun plusaren artean proportzionalki banatuta, eta gainera 540,91 euroko (90.000 pezeta) “ad personam” osagarria aplikatu zitzaien.

7. artikulua. Oporrak.

1. Araubide orokorra.

Enpresako langileek euren oporrak hiru txandatan hartuko dituzte, honako egunetan eta baldintzetan:

A txanda.

–3 aste segidan, uztailean, uztailaren lehen astelehenetik kontatzen hasita.

–Astebete irailean, Logroñoko festekin batera.

–Astebete abenduan (Eguberriak).

B txanda.

–3 aste segidan uztailean eta abuztuan, uztailaren laugarren astelehenetik kontatzen hasita (A txandakoen segidako 3 asteak bukatzean).

–Astebete irailean, Vianako festekin batera.

–Astebete abenduan (Eguberriak).

C txanda.

–4 aste segidan abuztuan eta irailean, abuztuaren bigarren astelehenetik kontatzen hasita (B txandakoen segidako 3 asteak bukatzean).

–Astebete abenduan (Eguberriak).

Oporren txanda horiek alda daitezke Zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen artean adostuta.

Baldintza orokorrak.

Lehendabizikoa: langileak opor txandetan banatzeko, langile bakoitzak urtero egin beharko du aukeraketa, eta ezinbesteko baldintza da fabrikazioko eta ontziratzeko zuzeneko laneskua delakoa hiru txandatan banatzea, horietako bakoitzean langileen %33 sartuz, gehienez ere.

Oporrak martxoaren 1ean aukeratuko dira, urtero.

Bigarrena: aurreko baldintza betetzen ez bada, enpresak ahalmena izanen du langileak opor txanda batetik bestera aldatzeko, gutxieneko kopuru hori osatu arte. Aldaketa horiek egiteko orduan familia-unitatea errespetatuko da eta pertsona bati ez zaizkio bi urte jarraian oporrak aldatuko.

Hirugarrena: txanda aukeraturik eta lehenbiziko baldintza betez gero, enpresak opor multzo bateko langileak bestera aldatzea beharrezkoa badu, langile boluntarioez baliatuko da eta horiek diru plusaren bidez sarituko ditu (2014. urtean 13,44 euro gordineko plusa, oporreko lanegun aldatu bakoitzeko).

Laugarrena: oporrak aukeratu eta gero, norbaitek bere oporren txanda aldatu nahi badu, bere espezialitateko beste ofizial batekin ados jarri beharko da, enpresak baimendu ondoren.

Bosgarrena: bigarren, hirugarren eta laugarren baldintzetan aipatutako oporren aldaketak egiteko, oporrak hartzen hasi baino bi hilabete lehenago jakinarazi beharko dira, gutxienez ere.

2. Mantentze-lana:

Hiru txanda orokorren oporrak gainjartzearen ondorioz lantegia geldirik dagoen egunetan, mantentze-lanetako saileko plantilla osoak (sail horretako administrazioa izan ezik) lan egin beharko du.

Gainjartze horrek dirauen bitartean lan egindako egunak langile bakoitzak bere nahierara hartuko ditu, baina inoiz ere ez saileko bi pertsonak baino gehiagok batera.

Aurreko bi lerroaldeetan adierazitakoaren kontrakorik ez bada, “Araubide orokorra” izeneko 1. atalean aipatutako baldintza orokorrak mantentze-lanetako saileko langileei ere aplikatuko zaizkie.

Oporrak honela ordainduko dira:

a) Oinarrizko soldata gehi norberaren plusa, egun natural guztietan.

b) ‘’Ad personam’’, egun natural guztietan.

c) Soldata osagarria, egun natural guztietan.

d) Laneratze eta puntualtasun plusa, lanegun guztietan.

Langileak gaixotasunagatik edo istripuagatik ezin badu aurreikusitako datan oporraldia hartu, Langileen Estatutuaren 38. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

HIRUGARREN KAPITULUA

8. artikulua. Ordainsariak.

Hitzarmen kolektiboaren bidez arautzen diren enplegatuentzat hitzarmen honetan itundutako ordainsariak ordainsari gordinak dira. Hori dela-eta, langileak berak ordainduko ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa, baita etorkizunean ezarri daitezkeen antzeko kontzeptuak ere.

8.I.–Soldata igoera.

Hauexek izanen dira hitzarmen kolektiboaren bidez arautzen diren enplegatuentzat adostu diren soldata igoerak 2014. eta 2015. urteetarako:

1. 2014. urtean:

2014. urterako, soldata taulek %0,6ko igoera izanen dute, hitzarmen hau sinatzen den egunean aplikatzen diren taulen gainean.

2. 2015. urtean:

2015. urtean, soldata taulek Estatuko 2014ko KPI errealaren igoera izanen dute, 2014. urterako adostutako soldata berrikuspena aplikatu ondoren ateratzen diren taulen gainean.

Dena dela, Estatuko 2014ko KPI erreala %1etik beherakoa bada, igoera portzentaje horretara iritsiko dela bermatzen da.

Igoera bera eta ondorio berekin aplikatuko zaie ABLEetako langileei.

8.II.–Ordainsariaren kontzeptuak.

a) Oinarrizko soldata.

Lanbide kategoriaren arabera eta hitzarmen honen 1. eranskineko 1. zutabean jasotako balioen arabera ordainduko da.

b) Norberaren plusa.

2008-2012ko hitzarmen kolektiboak indarra hartu zuenetik behin betiko kendu zen antzinatasunaren osagarri pertsonala.

Edonola ere, 2008tik 2012ra arteko hitzarmen kolektibo hori sinatu zen egunean plantillan zeuden langileek eutsi egiten diote, baldintzarik onuragarrien gisa eta norberaren plusaren izaerarekin, 2008tik 2012ra arteko hitzarmen kolektiboak indarra hartu zuen egunean antzinatasun osagarriaren kontzeptuarengatik jasotzen zuten zenbatekoari.

Plus hori enpresaren 2008tik 2012ra bitarteko hitzarmen kolektiboan xedatutako moduan igoko da, hau da, gehienez ere lau hirurteko berri (5, hitzarmena sinatu zenean 40 urtetik behera zuten langileen kasuan) sorrarazteak emanen lukeen kopuruaren adinakoa, 2008tik 2012ra bitarteko hitzarmena sinatu zenetik kontatu beharrekoa, hirurteko berri bakoitza sorrarazten den egunean berean.

Aipatu hirurteko gehigarri horiek orain arte bezala kalkulatuko dira, oinarrizko soldatari %7 aplikatu eta ateratzen den kopurua jasotzen ari den norberaren plusari gehituta.

Hona bi adibide, norberaren plusa nola kalkulatu adierazteko:

–Langilearen antzinatasuna: 1975/06/02.

Kategoria: ontziratzaile ofiziala, lehen mailakoa.

Hirurtekoaren azken aldaketa 2010eko ekainean izan zen.

2012. urteko norberaren plusa:

10.323,95 euro (22,69 x 455 = 10.323,95 euro).

2013. urtean, 2013. urteko KPI errealaren igoera erabaki da. Eman dezagun %1eko KPIa; norberaren plus berri hau izanen da:

22,69 + %1 = 22,92 euro;

Urteko kalkuluan: 22,92 hilabete x 455 euro = 10.427,19 euro.

–Langilearen antzinatasuna: 2004/06/10.

Kategoria: ontziratzaile ofiziala, lehen mailakoa.

Hurrengo hirurteko aldaketa 2013/06/01ean izanen da.

2012. urteko norberaren plusa: 386,75 (0,85 x 455 = 386,75 euro)

Norberaren plusa, %1eko KPIarekin eguneratua:

0,86 x 455 = 390,6 euro.

Plus aldaketa 2013/06/01ean: hirurteko aldaketa bakoitzak bere kategoriako oinarrizko soldataren %7ko igoera dakar.

Oinarrizko soldata: 34,05.

34,05 euroren %7 = 2,38 euro.

Norberaren plusa + hirurtekoaren igoera: 0,86 + 2,38 = 3,24.

Norberaren plus berria, urtean: 3,24 x 455 = 1475,02 euro.

Aurreko hitzarmena sinatu eta urte eta erdi egitean sortutako hirurteko gehigarri bati dagokion ordainsariari buruz, 2008-2012 hitzarmenean ezarritakoaren ondorioz adostutako kopuruak sorrarazten diren unean jasoko dira, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiaren 2011ko abuztuaren 2ko epaian ezarritakoari jarraituz.

c) Asistentzia eta puntualtasun plusa.

I. eranskineko 2. zutabean kategoria bakoitzerako zehaztutako zenbatekoei dagokie. Plus hori benetan lan egindako egun bakoitzean sorraraziko da eta, orobat, arauzko oporraldietako eta “zubietako” lanegun bakoitzean. Plus hori ez da ordainduko larunbat, igande eta jaiegunengatik.

Urte osoko balioan ateratzen den zenbatekoa egun gehiagotan banatzen ahalko da, langile gehienek onartzen badute, urtean 455 egunetan gehienez ere. Aukera hori ekitaldiaren hasieran bakarrik erabiltzen ahalko da.

d) Gaueko lana.

22:00etatik 06:00ak arte lan egiten dutenek gaueko lanaren plusa jasoko dute. Lanordu bakoitzari dagokion plusa kalkulatzeko formula hau erabiliko da:

ondorengo honen %25:

(Oin. Sold.+ Norberaren plusa x 365) +
(Ad personam x 12) + Asist. Punt. Plusa. x Urteko lanaldia / 8))

Urteko lanorduak

Gaueko lanaren plusa oporraldian.

Honela ordainduko da:

Oporraldiaren aurreko 6 hilabetean gaueko lanagatik kobratutakoa

x

oporraldiko lanegunen kopurua

6 hilabete horietako lanegunen kopurua

e) “Ad personam” osagarria.

“Ad personam” osagarria langile bakoitzarentzat ezarritako zenbatekoa da, hain zuzen ere hitzarmen honen II. eranskinean agertzen den izen zerrendan kreditatua.

Zenbateko horiek urtez urte igoko dira hitzarmen honen gainerako kontzeptuak igotzen diren portzentaje beretan.

f) Garraio-plusa.

“Garraio-plusa” langile bakoitzarentzat ezarritako zenbatekoa da, hain zuzen ere hitzarmen honen III. eranskinean agertzen den izen zerrendan kreditatua. Plus hori benetan lan egindako egun bakoitzari dagokio.

Espresuki adostu denez, plus hori bakarrik gaur egun daukatenentzat izanen da eta ez zaio beste inori ordainduko, ez gaur egungo plantillako beste langileei ezta etorkizunean kontratatu litezkeenei ere.

g) Bitarte laneko plusa.

Bitarte lanetan aritutako egun bakoitzeko soldata osagarri bat kobratuko du langileak. Horren zenbatekoa, bere lanbide kategoriaren eta 1. mailako ofizialaren arteko diferentzia izanen da, hain zuzen ere, hiru orduri dagokiona. Plus hori hitzarmen hau sinatzen den egunetik aitzinera sorraraziko da.

h) SLUG malgutasun plusa.

Slug txandakatze malguko lan sistema, 5. artikuluko 7.C).1 atalean aurreikusia, duten langileek jasoko dute plus hori.

Plus hori, gehienez ere, 1.370 euro gordinekoa izanen da urtean, eta egunero jaso eta sorraraziko da Slug txandakatze malguko sisteman benetan lan egindako ordu bakoitzeko.

Slug malgutasun plusa lanpostuko plusa da.

9. artikulua. Aparteko pagak.

Kontzeptu honen izenpean langile guztiei aparteko hiru paga ordainduko zaizkie, hilabete bateko oinarrizko soldataren baliokoa bakoitza, gehi norberaren plusa, “ad personam” plusa eta soldata osagarria, horrelakorik sorraraziz gero, hileko soldatapeko langileen kasuan, eta 30 eguneko oinarrizko soldataren baliokoa gehi antzinatasuna, “ad personam” plusa eta soldata osagarria, horrelakorik sorraraziz gero, eguneko soldatapeko langileen kasuan.

Paga horietako lehenengoa uztailaren 15ean ordainduko zaie, edo aurreko egun baliodunean, egun horretan jardunean dauden langileei, eta horren zenbatekoa urtarrilaren 1etik ekainaren 30era arte enpresan lan egindako denboraren proportziokoa izanen da.

Lehenengo seihilekoan enpresa uzten duten langileek enpresan eman duten denborari dagokion zatia kobratuko dute.

Paga horietako bigarrena abenduaren 22an ordainduko zaie, edo aurreko egun baliodunean, egun horretan jardunean dauden langileei, eta horren zenbatekoa uztailaren 1etik abenduaren 31ra arte enpresan lan egindako denboraren proportziokoa izanen da. Bigarren seihilekoan enpresa uzten duten langileek enpresan eman duten denborari dagokion zatia kobratuko dute.

Paga horietako hirugarrena, mozkinen paga deitzen dena, hura sorrarazi eta hurrengo urteko martxoko nominarekin batera ordainduko da, eta horren zenbatekoa kobrantzako hilean indarra duten soldata balioen araberakoa izanen da eta sorrarazpen tartean enpresan emandako denboraren proportziokoa (urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte).

Urtean barna enpresa uzten duten langileek enpresan emandako denboraren araberako zati proportzionala kobratuko dute, kobrantzako egunean indarra duten soldata balioen arabera kalkulatuta.

Gaixotasun nahiz istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasun egoeran dauden bitartean, arauzko eskersarien derramaren emaitza diren balio ekonomikoak ez dira aparteko pagen kalkulutik kenduko.

Soldadutzan dauden langileek hiru eskersariok kobratuko dituzte, enpresan lanean aritu balira bezala.

10. artikulua. Aparteko orduak.

Aparteko orduak honenbeste euro orduko ordainduko dira, IV. eranskineko tauletan ageri bezala.

Eguneko soldatapeko langileak.

(Oinarrizko soldata x 365) +
((Asist. eta puntualt. plusa x (Urteko lanaldia /8))

x 1,75 =

laneguneko aparteko ordua

Urteko lanorduak

(Oinarrizko soldata x 365) +
((Asist. eta puntualt. plusa x (Urteko lanaldia /8))

x 2 =

larunbat, igande
eta jaiegunetako aparteko ordua

Urteko lanorduak

Hileko soldatapeko langileak.

(Oinarrizko soldata x 12) +
(Asist. eta puntualt. plusa x 11)

x 1,75 =

laneguneko aparteko ordua

Urteko lanorduak

(Oinarrizko soldata x 12) +
(Asist. eta puntualt. plusa x 11)

x 2 =

larunbat, igande
eta jaiegunetako aparteko ordua

Urteko lanorduak

Langileak aparteko orduak atsedenaldiarekin konpentsatzea aukeratuz gero, atsedenaldia lan egindako denboraren adinakoa izanen da; gainera, ordu arruntaren balioaren eta aparteko orduaren balioaren arteko aldea ordainduko zaio. Zehazki, mantentze-lanetako sailean bada konpromisoa laguntzaileen interesak eta sailekoak bateratzen ahalegintzeko, atseden hori arautzearren; betiere, sailaren beraren funtzionamendua bermatu beharko da.

11. artikulua. Ordainsariak pagatzea.

Hilabetea bukatutakoan ordainduko da, langile bakoitzak libreki aukeratutako kontu batera egindako banku transferentzia bidez.

Horrek, dena dela, ez du langileek aurrerakinak eskatzeko duten eskubidea kentzen, legeak ezarritakoari jarraikiz.

LAUGARREN KAPITULUA

Atarikoa.–Izatezko bikoteek ezkonduei hitzarmen honetan ematen zaien tratamendu bera izanen dute, betiere beren egoera modu sinesgarrian frogatzen badute behar den administrazio publikoak (Estatukoak, autonomiakoak, tokikoak edo judizialak) luzatutako ziurtagiriaren bidez.

12. artikulua. Jaiak eta baimenak.

Ordaindu eta errekuperatzen ez diren lanegunetako jaiak ez dira urtean 14 baino gehiago izanen, horietatik 2 herrikoak.

1. Baimenaldi ordainduak.

Langilea, aurretik abisatu eta justifikatuta lanetik atera daiteke, ordaindua izateko eskubidearekin, arrazoi hauetako bat dela medio eta honenbeste denborako:

a) Hamabost egun natural, ezkontzen denean. Ezkontza larunbatean edo igandean izanez gero, hurrengo astelehenetik hasiko da kontatzen, edo lehenbiziko egun baliodunetik.

b) Ezkontidearen heriotza: lau egun natural.

c.1) Seme-alaben jaiotza; odol bereko edo ezkontza bidezko hirugarren gradura arteko ahaideen eritasun larria edo heriotza: hiru egun natural. Hirugarren mailako ahaideen kasuan, baimena bi egunekoa izanen da. Langilearekiko bizikidetasuna frogatzen bada, baimena hiru egunekoa izanen da.

Arrazoi horregatik langileak 100 kilometrotik 150era arteko bidaia egin behar duenean, baimena egun bat gehiagokoa izanen da, eta 150 kilometrotik gorakoa bada, beste egun bat gehiago izanen du.

2) Odol edo ezkontza bidezko hirugarren gradura arteko ahaideen istripuaren edo ospitalizazioaren kasuan: bi egun natural. Baimen egun horiek ospitalizazio egunetan hartuko dira, denak jarraian. Ospitalizazioa hirugarren egunez luzatzen bada, hori ere ordaindua izanen da 1. eta 2. graduko ahaideen kasuan, bestela ez. Hirugarren gradukoen kasuan, ez dago eskubiderik hirugarren egun hori hartzeko.

Arrazoi horregatik langileak 100 kilometrotik 150era arteko bidaia egin behar duenean, baimena egun bat gehiagokoa izanen da, eta 150 kilometrotik gorakoa bada, beste egun bat gehiago izanen du. Egun gehigarri horiek ahaidetasun gradua odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura artekoa denean bakarrik hartzen ahalko dira.

Araubide hori ez da aurrekoarekin batuko. Adibidez, ezin dira bat egin ospitalizazioagatiko 2 egunak gaixotasun larriagatiko 3 egunekin, kasu bera baldin bada.

d) Heriotza kasuan, lehengusu-lehengusina propio nahiz ezkontza bidezko lehengusu-lehengusinen ehorzketara joateko: egun bateko lizentzia.

Justifikatutako beharra izanez gero, 3 egunera arte luzatuko da, 2 egun osagarri horien soldata izateko eskubiderik gabe, baina enpresak Gizarte Segurantzari kotizatu behar diona deskontatu gabe.

e) Egun natural bat, ohiko bizilekuz aldatzeagatik.

f) Langilearen gurasoen, anai-arreben, aiton-amonen, seme-alaben, biloben eta iloben ezkontza: egun bateko baimena, eta berdin ezkontidearen ahaideak direnean.

g) Publikoa eta pertsonala den eginbehar saihestezina betetzeko behar-beharrezkoa den denbora. Aldi jakin bat lege bidez edo hitzarmenen bidez ezarritako arau batean jasota dagoenean, absentziaren iraupenari eta konpentsazio ekonomikoari dagokienez arau hartan xedatutakoari jarraituko zaio.

Goian aipatu den eginbehar hori betetzeagatik hiru hilabeteko tartean lanorduetako %20 baino gehiagotan ezin izan bada lana bete, enpresak eszedentzia egoerara pasa dezake langilea.

Langile batek, eginbeharra betetzeagatik edo karguan jardun beharragatik, kalte-ordaina kobratzen badu, diru kopuru horixe deskontatuko zaio enpresak ordaintzen dion soldatatik.

h) Eginkizun sindikaletan edo langileen ordezkaritza lanetan aritzeko denbora, legeetan ezarritakoari jarraikiz.

i) Langileek titulu akademiko edo profesionalak erdiesteko azterketa ofizialetan parte hartu beharra dutenean, behar den denborarako baimen ordaindua emanen zaie, betiere egindako azterketaren ziurtagiria aurkezten badute.

j) Bederatzi hilabetetik beheitiko semeari edo alabari bularra ematen dioten emakumezko langileek eskubidea dute lanetik ordubetez lekutzeko. Denbora hori bi zatitan bana dezakete. Emakumezko langileak eskubide hori ohiko lanaldiaren ordu erdiko murrizketarekin ordezka dezake, hala nahi badu, helburu berbererako.

Baimen honen ordez, 14 eguneko baimena hartzen ahalko da, enpresak eta langileak adosten duten datan, baina, betiere, semeak edo alabak bederatzi hilabete egin baino lehen.

k) Legezko zaintza dela eta, hamahiru urtetik beherako adingaberen bat edo jarduera ordaindurik ez duen urritu fisiko edo psikikoren bat zaindu beharrean direnek eskubidea dute lanaldi murriztapena izateko. Soldataren proportziozko murrizketa, gutxienez, haren iraupenaren herena izanen da eta gehienez erdia.

l) Familia-medikuaren edo Gizarte Segurantzako espezialistaren nahiz mediku partikular baten kontsultara joateko, egiaztagiria aurkeztuta, langileak ordu horiek kobratzeko eskubidea izanen du, inguruabar hauetan:

a–Lanera lanaldiaren barnean itzultzen bada, lanaldi osoa ordainduko zaio.

b–Medikura joateagatik lanaldiaren barnean lantokira itzultzen ez bada, 4 orduko soldata ordainduko zaio, laguntza medikoa Logroñon baldin bada, eta 2 ordukoa bizi den herrian izanez gero.

Lanera ez itzultzearen arrazoia kontsulta medikoa bizilekua duen herritik edo Logroñotik kanpora egin beharra baldin bada, egiaztagiria aurrez aurkeztuta, lanaldi osoa ordainduko zaio.

Aurreko kasuetan garraio-plusa kenduko zaio, kreditatua baldin badu.

m) Bakarrik joateko gai ez diren lehen graduko ahaideak medikura lagundu beharra duten langileei, zuzeneko beste ahaiderik ez badute laguntzeko, 1. ataleko araua aplikatuko zaie.

Ordutegi mugakidea 12.1 artikuluko l) eta m) ataletarako.

Ordutegi mugakidea, hemen zehazten den bezala, baimen ordaindu bilakatuko da goian aipatu diren l) eta m) atalei bakarrik dagokienez.

Arau hau goizeko txandaren bukaera eta arratsaldeko txandaren hasierako kasuetarako ezarri da espresuki, baina ez gaueko txandarako, hots, arratsaldeko txandaren bukaera edo gauekoaren hasierarako, ezta gaueko txandaren bukaera eta goizekoaren hasierarako ere.

Ordutegi mugakidea dela ulertuko da bazkaltzeko denboraren (45 minutu) eta kontsulta medikoa egiten den herritik Vianako lantegira joan-etorrian emandako denboraren batuketa.

Zenbait modulu zehaztu dira fabrikaren eta kontsultategi medikoaren arteko joan-etorrian eman beharreko denbora ezartzeko. Hona zein diren modulu horiek:

Distantzia Joan-etorrirako denbora:

–0 km-tik 20 km bitarte: ordu erdia.

–21 km-tik 60 km-ra ordubete.

–61 km-tik 100 km-ra ordu bat eta 30 minutu.

–101 km-tik 140 km-ra 2 ordu.

Hortik aurrera, 39 km-ko moduluak gehituko dira. Ordu erdi bat bakoitzeko.

Adibideak:

1. Kontsultategia 15 km-ra (45 minutu + 30 minutu = ordubete eta 15 minutu); beraz, ordutegi mugakidea 12:46tik 15:15era artekoa izanen da.

Kontsulta 13:00etan bukatzen bada, arratsaldeko txandako langilea 14:15ean etor daiteke lanera, 13:15ean bukatzen bada, 14:30ean, kontsulta 13:59an bukatuko balitz, 15:15ean, eta kasu horietan absentziako denbora baimen ordaindutzat hartuko litzateke.

2. Kontsultategia 55 km-ra (45 minutu + 60 minutu = ordubete eta 45 minutu); beraz, ordutegi mugakidea 12:16tik 15:45era artekoa izanen da.

Kontsulta 12:30ean bukatzen bada, arratsaldeko txandako langilea 14:15ean etor daiteke lanera, 13:15ean bukatzen bada, 15:00etan, kontsulta 13:59an bukatuko balitz, 15:45ean, eta kasu horietan absentziako denbora baimen ordaindutzat hartuko litzateke.

3. Kontsultategia 90 km-ra (45 minutu + 90 minutu = 2 ordu eta 15 minutu); beraz, ordutegi mugakidea 11:46tik 16:15era artekoa izanen da.

Kontsulta 12:00etan bukatzen bada, arratsaldeko txandako langilea 14:15ean etor daiteke lanera, 12:45ean bukatzen bada, 15:00etan.

Kontsulta 13:59an bukatuko balitz, 16:15ean etor liteke, eta kasu horietan absentziako denbora baimen ordaindutzat hartuko litzateke.

Eta horrela, hurrenez hurren.

Araudi hau langileen ordezkariek eta enpresak adostu dute, produkzioko beharrak eta laguntza medikoaren behar pertsonalak elkarrekin egokitze aldera. Hori guztia absentismoa mugatzeko helburuarekin eta enpresarekin ardura eta konpromisoa hartzen duten pertsona guztiei laguntzearren, zeinak laguntza medikoaren beharrean daudenean ere laguntza hori eta laneratzea bateragarri izan daitezen saiatzen baitira.

n) Lizentziagatiko egunak kontzeptu guztietan ordainduko dira, benetan lan egindakoak bezala, garraiorako plusa salbuetsita.

2. Ordainsari gabeko baimenaldiak.

Behar bezala arrazoitutako kasu berezietan, lizentziak eman daitezke behar adinako denborarako, hartzekorik izan gabe eta lizentziaren denbora kenduta antzinatasunaren ondorioetarako.

Langileak, gehienez ere, zazpi egun naturaleko baimena izaten ahalko du, ezkontidea edo seme-alabak hilez gero, eta ez litzateke ordainduko hitzarmen kolektibo honen laugarren kapituluko 12. artikuluko 1. puntuko b) eta c) puntuetan ezarritako baimen egunetatik gorako denbora.

Absentzia guztiak justifikatu egin behar dira, aldez aurretik ahal bada, lanak hobeki antolatze aldera.

Hori ezinezkoa baldin bada, justifikazioa lehenbailehen igorriko zaio enpresari edo, azken finean, lanera itzultzean, lehenbiziko egunean.

Bidezko arrazoirik gabe lanera berandu iritsi edo huts eginez gero, denbora hori urtean bi aldiz errekupera daiteke, egun berean edo biharamunean errekuperatzen badira, betiere. Hilean bi aldiz berandu iristea ez da atzerapentzat hartuko, bakoitza 5 minututik beherakoa baldin bada.

Ordaindu gabeko absentziako orduak deskontatuko dira, honako balio hauen arabera: urteko ordainsari gordina zati benetako lanorduak, gehi garraiorako plusa, hori kreditatua izanez gero.

Gaueko txandakoentzako ikustaldi medikoa.

Gaueko txandako langileei goizeko txandan edo arratsaldekoan lan egiteko aukera eskaintzen zaie medikura joateko egunaren bezperan edo biharamunean, gaueko laneko plusa kobratzeko eskubidea galdu gabe. Eskubide honetaz baliatzeko asmoaren berri eman beharko da ikustaldiaren eguna eta ordua jakin bezain laster eta, edonola ere, 24 ordu lehenago. Neurri horrek ez du inolako absentismorik sortzen, medikura joateko txanda-aldaketa soila denez gero.

Txanda malguko langileak.

Zerbitzuak asteburuetan egiten dituztenek (txanda malgua), asteburuan edo jaiegunean ospatzen diren seme-alaben, iloben edo biloben jaunartze edo bataioak direla eta, lanegun hori beste batekin trukatzeko eskatzen ahalko dute, edo ordaindu gabeko baimena hartu.

13. artikulua. Eszedentziak eta lanaldia borondatez murriztea.

1. artikulua. Eszedentziak.

Langileen Estatutuaren 46. artikuluan ezarritakoa gorabehera, hitzarmen honen eraginpeko langileek eskubide hauek izanen dituzte:

a) Hiru hilabete arteko eszedentzia berezia, erabateko eta frogatutako beharra dagoenean, gaixotasun larria dela-eta ezkontidea eta odol bereko lehen graduko ahaideak zaintzeko, eginbehar horretarako beste ahaiderik ez badago, betiere.

Enpresak eskubidea du baimen hori hartu nahi duen langileari frogagiri medikoa edo beharrezkoa iruditzen zaion beste edozein eskatzeko.

Eszedentzia berezian dagoen langileak enpresara itzultzea eskatzen ahalko du eszedentzialdia bukatu baino lehen, eta enpresa behartua dago onartzera, baldin eta ez badu eszedentzialdirako bereziki kontratatutako beste langile batek haren lanpostua betetzen.

b) Urte eta erdi baino gehiagorako ez den eszedentzia, bukaeran besterik gabe itzultzekoa, indarra duen legedian ezarritako kontratazio motaren baten bidez enpresak haren ordezkoa hartu beharra izan duen edo ez kontuan hartu gabe.

Eszedentzialdia urte eta erditik beherakoa baldin bada, gehieneko iraupen hori bete arte luza daiteke.

c) Hiru urte baino gehiagorako ez den eszedentzia, bukaeran besterik gabe itzultzekoa, indarra duen legedian ezarritako kontratazio motaren baten bidez enpresak haren ordezkoa hartu beharra izan duen edo ez kontuan hartu gabe.

Eszedentzia mota horretan, nahitaezkoa da zenbat denborarako izanen den hasiera-hasieratik eskatzea, eta ezin luzatuko da hasieratik eskatutako denbora.

d) Eman daitezkeen eszedentzien kopurua, a), b) eta c) atalen arabera, gehienez ere plantillaren %5era iritsiko da.

2. Lanaldia borondatez murriztea.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek %50era murrizten ahal dute eguneko lanaldi arrunta (8 ordukoa).

Eskubide hori borondatezkoa izanen da, eta lanaldia murrizten den heinean murriztuko da soldata ere. Gutxieneko iraupena 6 hilabete segidakoa izanen da.

Eskubide horretaz baliatzen diren pertsonen ordezkoak kontratatuko dira, bitarte baterako eta denbora partzialean, lanaldi murrizketaren ordutegi eta denboraldira egokituta.

14. artikulua. Gaixorik dauden langileak.

Gaixotasunaren ondorioz bajan dauden langileek, Gizarte Segurantzaren agiri ofizialaren bidez kreditatuta, aurreneko 4 egunetan (urtean behin) oinarri arautzailearen %60ko diru konpentsazioa jasotzeko eskubidea izanen dute.

Soldata kontzeptuen %100era arte osatuko da, garraiorako plusa salbuetsita, haurdunaldi arriskutsuak eragindako aldi baterako ezintasun kasuetan, betiere Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko zerbitzu medikoek luzatutako ziurtagiri medikoaren bidez kreditatzen bada lanpostuan aritzeak kalte egin diezaiokeela amaren edo fetuaren osasunari.

b) Zernahi arrazoirengatik langilea ospitalizatu beharra dagoenean, 48 ordutik gora, enpresak Gizarte Segurantzaren prestazioa osatuko du bajako aurreneko 60 egun naturalean, langilea lanean aritu balitz kobratuko zituzkeen soldata kontzeptuen %100 kobratuko duela bermatze aldera, garraiorako plusa salbuetsita. Era berean, ospitalizazioaldia 60 egunetik gorakoa baldin bada, soldata osagarria ospitalizatuta egondako egun guztiena izanen da. Amatasun kasuetan, soldata osagarria arrazoi horregatiko aldi baterako ezintasun egoera osora hedatuko da (16 aste).

15. artikulua. Istripua izan duten langileak.

Lan istripurik izan duten langileek ordura arte kobratzen zuten soldataren %100 kobratuko dute -garraiorako plusa izan ezik hura kreditatua badute ere-, lehenengo egunetik hasita eta gehienez ere 18 hilabetean.

16. artikulua. Osagarriak galtzea.

Gaixotasun edo istripuaren ondorioz bajan dagoen langilea edozein lanetan nahiz jardueratan aritzen bada, behin betiko galduko du 14. eta 15. artikuluetan aipatutako osagarria jasotzeko eskubidea.

17. artikulua. Baliaezintasunagatiko laguntza.

Langileari erabateko baliaezintasun iraunkorragatik baja ematen bazaio plantillan, enpresan duen antzinatasuneko bosturte bakoitzeko hileko soldata bat kobratuko du, eta hiru, gehienez ere.

18. artikulua. Erretiro partziala eta aurreratua.

Arlo honi dagokionez, 2013ko martxoren 27an erretiro partzialari buruz sinatutako akordioan xedatutakoari jarraituko zaio.

Arau iragankorrak aplikatuta, legez ezarritako baldintzak betetzen dituen langileak 64 urtetan eskuratzen ahal badu erretiro aurreratua, eskubidea izanen du, berak hala erabakita, erretiro berezi hori hartzeko, uztailaren 17ko 1194/1985 Errege Dekretuan eta hori garatu edo aldatzen duen araudian ezarritako moduan eta baldintzetan.

19. artikulua. Heriotzagatiko laguntza.

2014an 1.689,73 eurokoa izanen da heriotzagatiko laguntza, langileak ezkontidea, ondorengoak edo lehen graduko aurreko ahaideak baditu. Dena dela, ahaidetasun gradu horiek ez badaude, baina bai, enpresaren ustez, behar adina justifikatutako arrazoiak, beste ahaide batzuei ematen ahalko zaie laguntza hau.

20. artikulua. Ikasketak egiteko laguntza.

a) Enpresak seme-alabak ikasketak egiteko inskribatzen dituzten langileei 146,24 euroko laguntza emanen die haur bakoitzeko, 2014. urtean, haurrak irailean hiru urte beteak baditu eta hemezortzi urte bete arte. Laguntza horri matrikula egiteko laguntza deritzo. Laguntza irail/urrietan ordainduko da, ikastetxe bateko inskripzio agiria aurkeztu ondoren.

b) Enpresak, 2014an, 585,01 euro ordainduko die lanean ari eta D.B.H.ko eta Batxilergoko ikasketak egiten dituzten langileei, kurtsoa gaindituz gero. Laguntza irail/urrietan ordainduko da, edozein ikastegitan inskribatu izanaren agiria eta aurreko kurtsoa osorik gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa aurkeztu ondoren.

c) Enpresak, 2014an, 585,01 euro ordainduko die lanean ari eta LH1eko, LH2ko eta erdi edo goi mailako karrerak egiten dituzten langileei, kurtsoa gaindituz gero. Laguntza irail/urrietan ordainduko da, edozein ikastegitan inskribatu izanaren agiria eta aurreko kurtsoa osorik gainditu izanaren ziurtagiri akademikoa aurkeztu ondoren.

Ikasketa horiek konpainiaren jarduerekin bat etorri beharko dute eta, hortaz, ez da laguntzarik emanen enpresan zuzeneko aplikaziorik ez duten espezialitateentzat.

20.1. artikulua. Prestakuntza.

Prestakuntzarako denbora ikasleen lanorduetan izanen da. Kasu guztietan ezinezkoa denez gero, langile bakoitzaren prestakuntzarako urteko denboraren %85 lanorduetan eta beste %15 lanordutik kanpora izan daitekeela erabaki da.

Lanaldi arruntetik kanpo ematen diren prestakuntza orduak kobratu edo hartzen ahalko dira, zer nahi duen langileak, langile horren ordu arruntak duen balioaren arabera.

Adibidea: ordu horren prezioa 7,11 eurotan ordaintzen bada eta langileak 22.000 euroko soldata badu, bere orduko soldata 12,56 eurokoa da; hortaz, 0,57 orduz hartzen ahalko du atseden prestakuntza ordu bakoitzeko.

Lanordutik kanpoko prestakuntzaren kasuan, 2014. urtean, 8,15 euro gordin ordainduko dira orduko. Joan-etorrietako gastuak ere ordainduko dira.

21. artikulua. Ezkontzagatiko eskersaria.

Ezkondu ondoren enpresan lanean jarraitu nahi duten orori, ezkontzagatiko laguntza edo sari gisa 248,77 euro emanen zaizkio, baina behin bakarrik.

22. artikulua. Fideltasun saria.

Aurten enpresan 20 urteko antzinatasunera iristen diren langileei 382,02 euroko saria emanen zaie, 2014an, eta astebeteko opor ordainduak, baina behin bakarrik.

Aipatu antzinatasuna kontatzeko orduan kontuan hartuko da langileak enpresan behin-behineko edo aldi baterako kontratupean lan egindako denbora ere.

23. artikulua. Jantziak.

Enpresak honako jantziak emanen dizkie langileei:

Lantegiko langileei: bina uniforme urtean.

Gainera segurtasuneko oinetakoak eta hotzetik babesteko txalekoak banatuko dizkie behar dutenerako. Hasiera batean langile bakoitzari gai horietatik bana eman eta gero, behar denean, berria emanen die, erabilitakoaren truke. Jantzi horiek gutxienez urtebete iraun behar dute.

Bulegoko langileak: bi mantal urtean.

Gainera, segurtasuneko oinetakoak emanen dizkie fabrikan sartzen direnean janzteko. Gai horien ordez berriak emateko, fabrikako langileentzat ezarritako arauak erabiliko dira.

Jantzi horiek guztiak nahitaez jantzi beharko dituzte langileek eta ezin izanen dituzte fabrikatik kanpora erabili. Langileek uniforme berriak jasotzean lehen erabilitakoak itzuliko dituzte, edo lan kontratua bukatzean, eta euren ardura izanen da horiek garbitzea eta zaintzea.

24. artikulua. Laneko segurtasuna eta osasuna, Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen mutualitatea. Aseguru poliza kolektiboa.

1. Laneko segurtasuna eta osasuna.

Langileen osasuna babestea alderdi sinatzaileen funtsezko eta lehentasunezko helburua denez gero, horretarako ekintza prebentiboa ezartzea eta planifikatzea ezinbestekoa da, arriskuak errotik ezabatzeko, edo murrizteko behinik behin, arriskuen ebaluaziotik hasi eta behar diren neurriak hartuz, hala egungo egoera zuzentzearen arloan nola enpresaren bilakaera teknikoan eta antolakuntzakoan, azken finean lana pertsonari egokitzea da xedea eta haren osasuna babestea.

Langileen osasunaren eta segurtasunaren prebentzioan eragina duten gai guztietan Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeak eta harekin bat datorren araudian xedatutakoari jarraituko zaio.

Mondelez España Galletas Production, S.L.U. (Viana) enpresako prebentzioko ordezkariek hurrengo ordu kreditu ordaindua izanen dute urtean, legeak kargu horrentzat aurreikusitako eskumen eta ahalmenak erabil ditzaten:

–120 ordu urtean.

2. Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen mutualitatea.

Lan istripuetan eta lanbide gaixotasunetan, oinarrizko laguntza Logroñon Asepeyo entitateak duen zentro medikoan emanen da, zentro horrek mutualistak hartzeko duen ordutegian. Asepeyok ohikoa duen ordutegitik kanpora, edo oinarrizkoak ez diren laguntzetarako, Nafarroako Osasun Zerbitzuarena den Vianako osasun laguntza zentroa erabiliko da.

3. Aseguru Poliza Kolektiboa.

a) Enpresak poliza kolektibo bat kontratatu eta indarrean mantenduko du langile finko nahiz aldi batekoentzat; betiere, sei hilabete eta egun bat baino denbora gehiago badaramate jarraian enpresan eta talde aseguratuan sartzeko garaian 14 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago badituzte eta ezinduta ez badaude. Arrisku hauen estaldura aseguratuko da:

–Heriotza naturala: urtebeteko soldata gordina.

–Heriotza, istripuagatik: bi urteko soldata gordina.

Istripuak eragindako heriotza dela ulertuko da aseguratuak espero ez zuen bat-bateko eragile bortitz batek gorputzean erasandako lesio baten ondoriozko heriotza.

–Zirkulazioko istripu baten ondoriozko heriotza: hiru urteko soldata gordina.

Zirkulazioko istriputzat joko da kasu hauetan gertatzen dena:

–Aseguratuaren heriotza, bide publikoan oinez doala auto batek harrapatuta.

–Aseguratuaren heriotza, bide publikoan lurreko ibilgailu bat gidatzen edo bidaiari gisa doanean.

–Aseguratuaren heriotza, lurreko, itsasoko edo aireko garraio publikoen erabiltzaile izatean.

Salbuetsi egiten dira aseguratua edozein motatako kirol probetan parte hartzean gerta daitezkeen istripuak, ibilgailu batean piloto gisa, edo kopiloto nahiz bidaiari gisa joatean.

–Baliaezintasun erabatekoa eta iraunkorra: urtebeteko soldata gordina.

Erabateko baliaezintasun iraunkortzat hartuko da itzulerarik gabeko egoera fisikoa, istripuak edo gaixotasunak eragindakoa, aseguratuaren borondatea zein den ere, eta horren ondorioz langilea gauza ez bada inolako jarduera profesional batean modu iraunkorrean aritzeko.

–Baliaezintasun profesional osoa eta iraunkorra: urtebeteko soldata gordina.

Lanbiderako baliaezintasun oso eta iraunkortzat hartuko da itzulerarik gabeko egoera fisikoa, istripuak edo gaixotasunak eragindakoa, aseguratuaren borondatea zein den ere, eta horren ondorioz langilea gauza ez bada bere ohiko lanbidean aritzeko, berariaz hala deklaratuta atxikipeneko aldizkari indibidualean, edo langile horren prestakuntza eta ezagutza profesionalari dagokion antzeko jarduera batean aritzeko.

B) Baztertutako arriskuak:

Aurrez zehaztutako arrisku salbuetsiez gainera, aseguru honen bermeetatik honako hauek ere salbuesten dira:

–Aseguratuak nahita eragindako ezbeharrak.

–Aseguratua mozkortu delako edo medikuak agindu ez dizkion sorgorkariak hartu dituelako gertatzen zaizkion istripuak edo gaixotasunak.

–Aseguratuaren zuhurtziagabekeria ausartegiko edo utzikeria larriko egintza baten ondorioak, judizialki horrela deklaratuak, eta orobat delitu egintzetan, borroka edo liskarretan parte hartu izanaren ondoriozkoak, defentsa legitimoan arituz edo pertsonak nahiz ondasunak salbatu nahian gertatutakoak izan ezik.

–Gerren edo antzeko egintzen ondoriozkoak edo gertakari politikoen edo sozialen ondoriozkoak.

–Lurrikarek, sumendien erupzioek, uholdeek eta ohiz kanpoko beste fenomeno sismiko nahiz meteorologikoek sortutako istripuak.

–Erreakzio edo erradiazio nuklearraren edo kutsadura erradiaktiboaren ondorioak.

–Aseguru honek indarra hartu baino lehen izandako gaixotasun edo istripuaren ondorioak.

25. artikulua. Lanpostu hutsak eta kontratuak.

Lanpostu hutsak aukera berdintasunaren printzipioari jarraikiz beteko dira eta Langileen Estatutuaren 17. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Enpresak ez du astean 12 ordutik eta hilean 48 ordutik beherako lanaldi partzialeko kontraturik eginen.

26. artikulua. Sindikatu Atalaren ordezkariak eta berme sindikalak.

1. Ordezkari sindikala.

Askatasun Sindikaleko Lege Organikoaren arabera ordezkari sindikalak hautatzeko behar diren baldintzak bete ez arren, enpresak, bere borondatez, enpresa batzordea osatzen duten sindikatuei, zeinak hitzarmena sinatu dutenak baitira, ordezkari sindikal bat izendatzeko ahalmena aitortzen die.

2. artikulua. Berme sindikalak.

Enpresa batzordeko kideek zilegi dute bakoitzari dagozkion ordu kredituak eurek aukeratutako kide batzuengan metatzea, hileko ordu kopurua kontuan hartuta.

27. artikulua. Aplikazio subsidiarioko arauak.

Hitzarmen honetan espresuki ezarri ez den orotan Langileen Estatutuan ezarritako arauak aplikatuko dira, baita hitzarmen honetan espresuki itundutakoarekin bateragarri izan daitezkeen legezko beste xedapenak ere.

28. artikulua. Hitzarmenaren aplikazio eza.

Hitzarmen honek indarra duen bitartean, enpresak konpromisoa hartzen du ez duela erabiliko hitzarmen kolektibo honetako lan baldintzak ez aplikatzeko prozedura, Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan ezarritakoa, ezta lan baldintzen aldaketa ez aplikatzekoa ere, Langileen Estatutuaren 41. artikuluan jasoa.

29. artikulua. Batzorde paritarioa eta Nafarroako Lan Auzitegia.

1. Batzorde paritarioa.

Hitzarmen hau nola betetzen den interpretatzeko eta zaintzeko, batzorde paritarioa eratu da, kide hauekin:

Enpresaren ordezkariak: Javier Iglesias Ramos jauna, Ana Isabel Eguillor Cabrerizo andrea eta Javier Adiego Reta jauna.

Langileak ordezkatuz: Jesús Ceras Silanes jauna, Ignacio Silanes Lamariano jauna, Angel Palacios Olavarrieta jauna eta Santiago Arandia Verano jauna.

Hitzarmen honetako batzorde paritarioak hitzarmenaren aplikazioa interpretatzeko eta zaintzeko eginkizuna izanen du, bere edukiaren gainean sor daitezkeen desadostasunetan, baita Langileen Estatutuaren 85.3 c) artikuluan jasotako auzietan ere.

Bi aldeek espresuki adostu dutenez, zalantzarik edo desadostasunik sortuz gero, txostena eskatuko zaio batzorde paritarioari, jurisdikzio eskudunari edozein erreklamazio egin aurretik.

Batzorde horrek aldeetako edozeinek eskatuta eginen du bilera, desadostasunak izaten direnean (banakakoak edo taldekakoak), hitzarmen honen nahiz Langileen Estatutuaren 85.3 c) artikuluan araututako gainerako gaien interpretazioaren edo betetzearen gainean. Gutxienez astebete lehenago emanen da abisua, eta arazoak konpontzeko gehienez ere bi aste izanen du.

Eskaera formala izateko, hitzarmena sinatu duten alderdietako baten kide gehienen sinadurak bildu beharko dira.

Eztabaidan diren arazoak batzordea osatzen duten alderdi bakoitzaren gehiengo soilez beharko dira onetsi; bestela, Nafarroako Lan Auzitegiaren bitartekotza eta arbitraje sistemen menpe jartzen ahalko dira, haiek hala nahita. Kasu horretan, arbitrajearen ondorioak onartzera beharturik daude, Langileen Estatutuaren 91. artikuluan araututakoarekin bat.

Kontsulta aldia adostasunik gabe bukatu eta afera ez bada Nafarroako Lan Auzitegiaren menpe jarri, Langileen Estatutuaren 85.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da hitzarmen honen indarraldian.

Batzorde paritarioak hartzen dituen erabakiak hitzarmenaren testuari erantsiko zaizkio eta haren osagai izanen dira.

2. Nafarroako Lan Auzitegia.

Alderdiek erabaki dutenez, hitzarmen kolektibo honen interpretazioan eta aplikazioan sor daitezkeen gatazka kolektiboak ez ezik, baita hitzarmen hau sinatzen duten langileengan eta enpresan eragina izan dezaketen beste guztiak ere, Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren esku jarriko dira adiskidetze eta bitartekotza faseetan.

Era berean, adierazten dute ahaleginak eginen dituztela ukituriko alderdiak auzitegi horren arbitraje prozeduraren esanetara jar daitezen.

Artikulu hau, beraz, alderdien atxikimendu berariazkoa da gatazken konponbiderako arbitraje organoarekiko, eraginkortasun orokor gisa eta, ondorioz, itunak behartzen ditu enpresaburuak, ordezkari sindikalak eta langileak beren desadostasunak epaiketara jo aitzin aipatu organoaren bitartekotza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera. Hartaz, ez da nahitaezkoa alderdien desadostasun edo gatazka bakoitzerako atxikimendu berariazkoa eta banakakoa egitea, arbitrajera lotzeko ez bada, zeina bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa hartu baitute lan hitzarmen honen sinatzaileek.

Era berean, hitzarmen kolektibo honen sinatzaileek hitz eman dute ahaleginak eginen dituztela hitzarmenaren aplikazio eremuko langileen eta enpresaburuen artean sor daitezkeen banakako gatazkak Nafarroako Lan Gatazkak Konpontzeko Auzitegiaren aurrean adiskidetze, bitartekotza eta arbitraje prozeduren menpean borondatez eta espresuki jar daitezen, salbu hauteskunde gaiak, Gizarte Segurantza, sindikatu askatasunaren babesa eta oinarrizko eskubideak direla-eta egiten diren erreklamazioei buruzkoak.

Lehen xedapen gehigarria.

Pentsio plan eta Funtsen Erregulazioari buruzko ekainaren 7ko 8/1977 Legearen lehen xedapen gehigarrian, lege hori garatzen duen araudian (urriaren 15eko 1588/99 ED) eta gainerako xedapen osagarrietan ezarritakoaren arabera, kanpora atera behar dira hitzarmen honetan jasotako aurreikuspen sozialeko plan guztiak, aipatu araudia betetzearren.

Bigarren xedapen gehigarria.

Mondelezko enplegatuentzako informazioa.

Datu pertsonalen tratamendua.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (LOPD) ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Mondelezek gaur egun baliatzen dituen datuak eta lan harremanean bildu eta sor daitezkeenak lanerako xedez eta giza baliabideen prozesuak orokorki kudeatzeko bakarrik baliatzen dituela; horrela, Kraft Taldeak bere enplegatuekin ezarrita dituen konpromisoak eta korporazio politikak betetzen ahalko ditu arlo hauetan: konpentsazioa eta onurak, lanbide garapena eta karrerakoa, jarduna ebaluatzeko prozesuak (MAP deitua, “Managing and Appraising Performace”), segidaren plana (“Advancement Planning” deitua), jokabide kodea betetzea eta gainerako korporazio politikak (“Osotasunerako laguntza lerroa” edo “Helpline” barne); orobat, lan kontratuaren ondoriozko gainerako lan betebeharrak, zerga arloko legeria eta gizarte segurantzaren arlokoak.

Aldi berean, espres ematen da aditzera datuen berri ematen ahalko zaiela Mondelez Internacional taldeko konpainiei (bien egoitza Estatu Batuetan da), baita Mondelezen parte diren beste konpainia batzuei ere, lan harreman juridikoa garatu, bete eta kontrolatzeko; betiere, arloan indarra duten xedapenei jarraituz eta deskribatu den helburuari dagokionez.

“Mondelez Taldea” izen komunaren pean egonen dira besteak beste, Mondelez taldearen Intranetean, Mondelez taldearen sozietate egoeraren arabera, uneoro argitaratuta dauden entitate guztiak.

Konpainiak, datu pertsonalen tratamenduaren erantzule denez, haien segurtasuna mantentzeko behar diren neurri tekniko eta antolakuntzako guztiak hartzen direla bermatzen du, ez daitezen aldatu edo galdu eta baimenik gabe tratatu edo inor baimenik gabe sartu.

Bestetik, LOPDaren 10. artikuluan ezarritakoari jarraituz, konpainia honek kudeatzen dituen datu pertsonalen tratamenduaren edozein fasetan parte hartzen dutenek haien gaineko lanbide-sekretua mantendu beharko dute; betebehar horrek konpainiarekiko lan harremana bukatu ondoren ere jarraituko du.

Orobat, enplegatuaren datu pertsonaletan aldaketarik gertatuz gero, behar bezala jakinarazi beharko zaio lantokiko Giza Baliabideen Sailari, eta datuetan sartu, haiek zuzendu, ezereztu eta kontra egiteko eskubideak baliatzen ahalko ditu, nor den frogatzen duen dokumentuaren kopia erantsita; eskaera idatzia hona igorriko da:

Mondelez España Services, S.L.U.

Eucalipto kalea, 25, 28016 Madril.

Giza Baliabideen Saila.

Enplegatu gisa, uneoro bete beharko ditugu Mondelezek informazioaren segurtasunari eta datu pertsonalen babesari buruz dituen politikak; horiek, besteak beste, Mondelez taldearen intranetean argitaratuko dira, segurtatua izan dadin haiek eguneratuz eta betez uneoro kontuan hartzen direla indarrean dauden Mondelez taldeko araudia, sozietatearen egoera, segurtasunerako irizpideak eta barreneko prozesuak.

Hirugarren xedapen gehigarria.

Bi alderdiek prebentzio zerbitzu mankomunatu bat eratzea erabaki dute Vianako lantokian den Mondelez enpresa taldearentzat, prebentzio zerbitzuak hitzartuz osasunaren kontrol medikoari, ergonomiari, laneko segurtasunari eta higieneari dagokienez.

Laugarren xedapen gehigarria.–Berdintasun plana.

Berdintasun planen prestakuntza eta aplikazioa arautzen dituen legea aplikatuz, eratuta dago berdintasunaren batzorde paritarioa, hitzarmen kolektibo honen 10. artikuluan aurreikusitako batzorde paritarioa osatzen duten kide berek osatzen dutela.

Batzordeko kideak erabaki bezain maiz bilduko dira berdintasun planean ezarritako neurri eta helburuen jarraipena eta kontrola egiteko, baita planean aurreikusitako adierazleen aurrerapenarena ere.

Bosgarren xedapen gehigarria.–LISMI (Minusbaliatuaren Gizarteratzeari buruzko Legea)

Bat-egite, integrazio, desinbertsio eta negozio transferentzia prozesuen ondorioz enpresak azken urteotan izan duen bilakaera dela eta, bi alderdiek erabaki dute, hitzarmen kolektiboaren eta bere luzapenen indarraldian, salbuespena deklaratzea, eta desgaitasunak dituztenen aldeko lanpostu erreserbaren kuota ezartzeko betebeharrarri dagokionez, apirilaren 8ko 364/05 Errege Dekretuan aurreikusi baita, neurri alternatiboak hartzea.

Vianan, 2014ko ekainaren 3an.

Iragarkiaren kodea: F1410515