166. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

68E/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 28koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Ollarango Udal Plana 1. poligonoko 85. lurzatian (Beasoain-Eguillorren) aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena. Aldaketaren xedea da 85. lurzatiko lurrak hiri-lurzoru finkatu gabeen sailean sartzea, eta sartzeko bide bat egitea, Laura Itoiz Marrauren andreak sustaturik.

Ollarango Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Ollarango Udal Plana 1. poligonoko 85. lurzatian (Beasoain-Eguillorren) aldatzeko espedientea. Aldaketaren xedea da 85. lurzatiko lurrak hiri-lurzoru finkatu gabeen sailean sartzea, eta sartzeko bide bat egitea, Laura Itoiz Marrauren andreak sustaturik.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Laura Itoiz Marraureni eta Ollarango Udalari jakinaraztea, dagokion hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko uztailaren 28an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F1410797