2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen
dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2014ko ekainaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2014ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an, baita Barañaingo Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluko aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketa argitaratzen da, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.
Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa honen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2014ko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
ERANSKINA
Ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta
tramitatzeko tasak arautzen dituena
Tarifen eranskineko VI. epigrafearen testua aldatu eta honela geldituko da, baina bertan agertzen diren zenbatekoak bere horretan utziko dira 2014rako:
VI. epigrafea.–Langileak hartzeko deialdien tramitazioa, bai langile finkoak bai aldi baterakoak:
a) Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako: 19,20.
b) Gainerako lanpostuetarako: 9,60.
Iragarkiaren kodea: L1411267