2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXOA
Artaxoako 1. poligonoko 1707. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2014ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Artaxoako 1. poligonoko 1707. lurzatiaren xehetasun azterlana, Ainara Mutuberría Larráyoz arkitektoak prestatua, eta Silvia Jimeno Iriartek sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bidezko alegazio, kexa eta oharrak aurkez daitezen.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Artaxoan, 2014ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Beatriz Mendía Velaz.
Iragarkiaren kodea: L1411200