161. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat mailaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Izangaien behin betiko onespena, epaimahaiaren osaera eta probak hasteko eguna eta ordua

Eguesibarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2014ko abuztuaren 11n egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Eguesibarko Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, zenbaki hauek baitituzte: 011, 025, 028 eta 033.

Bigarrena.–Honako hau izanen da epaimahaiaren osaera, kontuan hartuz 2014ko ekainaren 23an Gobernu Batzarrak egindako aldaketa (126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa) eta langileen ordezkariek egindako izendapenak:

–Mahaiburua: Alfonso Etxeberria Goñi, Eguesibarko Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Helena Arruabarrena Polite, Eguesibarko Udaleko Langileriaren zinegotzi eskuordetua.

–Lehen mahaiburua: Jesús Moriones Oyaga, Eguesibarko Udaltzaingoko kaboa.

–Ordezkoa: Álvaro Carasa Elías, Eguesibarko Udaleko zinegotzia.

–Bigarren mahaikidea: Alfredo Ondarra Ramos, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko burua.

–Ordezkoa: Pablo Salvatierra Beortegui, Zizur Nagusiko Udaltzaingoko kaboa.

–Hirugarren mahaikidea: Lara Alcalá Larramendi, langileen ordezkaria, Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordeak izendatua.

–Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Eguesibarko Udaleko Langileen Batzordeak izendatua.

–Mahaikide idazkaria: Jesús Marco Rincón, Eguesibarko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Pablo Gil Morrás, Eguesibarko Udaleko aholkulari juridikoa.

Hirugarrena.–Deialdiaren 5.3 oinarrian jasotako ariketak datorren abuztuaren 22an eginen dira, 11:00etan, Udaleko bilkura aretoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta deialdiaren 5. oinarrian ezarritakoa bete beharrez.

Sarrigurenen, 2014ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1411277