1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
133/2014 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Berriozarko Udalak jarritako 592/2013 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio-espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena. Herriko alkateak 2013ko uztailaren 22an egindako eskaerari administrazio-isiltasunaren bidez emandako ustezko ezespenaren aurka jarri zuen errekurtsoa Udalak.
Salako Idazkaritzak aditzera eman du Berriozarko Udalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Berriozarko Udaleko alkate-udalburuak 2013ko uztailaren 22an Nafarroako Gobernuari egindako eskaerari administrazio-isiltasunaren bidez emandako ezespenaren aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, idazkariak espediente hori Epaitegiari igortzeko eskatu du eta administrazio honi eskatu dio ukitutako alderdiak epatzeko, ebazpen hau jakinarazten denetik bederatzi eguneko epean autoetan agertu ahal izan daitezen.
Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.–Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea Berriozarko Udalak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (592/2013 prozedura arrunta). Herriko alkateak 2013ko uztailaren 22an egindako eskaerari administrazio-isiltasunaren bidez emandako ustezko ezespenaren aurka jarri zuen errekurtsoa Udalak.
2.–Interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, demandatu gisa agertzeko modua izan dezaten, honako hau jaso eta biharamunetik bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen honen ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4.–Ebazpen hau Berriozarko Udaleko alkate-udalburuari, Uharteko Udaleko alkate-udalburuari, Daniel Erdozain Reta jaunari, Alejandro Ferrer-Bonsoms Hernández jaunari, Sergio Sainz Yangüas jaunari, César Aguirre Delgado jaunari, Ignacio Carrillo López jaunari, Mikel Úcar Sola jaunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko ekainaren 30ean.–Barneko zuzendari nagusia, Francisco José Fernández Elizalde.
Iragarkiaren kodea: F1410366