1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
93/2014 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Informatika eta Telekomunikazioko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko Vodafone España, S.A.k aurkeztutako espedienteak (bosgarrena, seigarrena, zazpigarrena, zortzigarrena, bederatzigarrena eta hamargarrena) onesten dituena, eranskinean ageri diren kokalekuak barne eta aipatzen diren determinazioekin.
Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioaren oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legeak zehazten duenez, operadoreek Azpiegituren Lurralde Plan bat aurkeztu behar dute, onesteko. Plan horrek lehendik dauden estazio finkoak, ezartzekoak direnak eta sare osoaren garapena bilduko ditu.
Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 17an hartutako Erabakiaren bidez (2013ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an), jendaurrean jarri ziren Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko Vodafone España, S.A.k aurkeztutako espedienteak (bosgarrena, seigarrena, zazpigarrena, zortzigarrena, bederatzigarrena eta hamargarrena) eta, aldi berean, entzutea eman zitzaien ukitutako udalei. Jendaurreko aldian 7 alegazio idazki aurkeztu ziren.
Nafarroako Gobernuak 2014ko apirilaren 16an hartutako Erabakiaren bidez (2014ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 15ean), tramite horiek ebatzi ziren. Bertan, toki entitateek (Tutera, Zizur Nagusia, Deikaztelu, Viana, Orbaizeta eta Berriozar) aurkeztutako sei alegazioei eta partikular batek, Orbaizetako bizilagun batzuk ordezkatuz, aurkeztutakoari erantzun zitzaien. Erabaki horretan determinazioak ezarri zitzaizkien onetsitako espedienteei, eta telekomunikazioen arloko departamentu eskudunari igorri zitzaizkion, hark onets zitzan.
Vodafone España, S.A.k 2014ko maiatzaren 19an, Gobernuak aipatu Erabakiaren 2. puntuan eskatzen zion dokumentazioa aurkeztu zuen.
Horrenbestez, indarra duen legedian ezarritakoarekin bat, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 29ko 12/2014 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegiturei buruzko Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko Vodafone España, S.A.k aurkeztutako espedienteak (bosgarrena, seigarrena, zazpigarrena, zortzigarrena, bederatzigarrena eta hamargarrena) onestea, eranskinean ageri diren kokalekuak barne eta hurrengo determinazioekin:
–Sustatzaileak Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuaren eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren txostenetan xedatutakoa beharko du bete.
–Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren arabera, obretako udal lizentziak eman baino lehen, instalazio bakoitzaren ingurumen ukipenetarako baimena tramitatu beharko da.
–Instalazioak zerbitzuan jarri ondoren, haiek igortzen dituzten emisio erradioelektrikoei buruzko azterlan xehakatua aurkeztu beharko da Osasun Publikoaren Institutuan, euskarri informatikoan eta grafikoan; erradiazioa indartsuen den tokian (bertaratzeko erraza) eta sentikortzat jotako gune edo eremuetan neurtuta.
–Aurreikusitako lanetan, aztarna arkeologiko ezezagunen bat agertzen bada, legezko betebeharra dago lanak gelditu eta berehala aurkikuntzaren berri ematekoa Ondare Arkeologikoaren Bulegoari, ondare historikoaren arloan indarra duen legeriarekin bat (Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 59. artikulua eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko 16/1985 Legearen 42.3 eta 44. artikuluak). Aipatu foru legearen 101.h artikulua aplikatzeko, oharpen hori ez betetzeagatik ondare historikoari gerta dakiokeen edozein ukipen arau-hauste larritzat joko da.
–Sustatzaileari ohartaraztea, egin asmo diren instalazioak ukitu edo baldintzatzen ahal dituzten azpiegitura eta zortasunei dagokienez (ur-ibilbide publikoen polizia eremua, errepideen eragin eremua, mugarri geodesikoak, zortasun aeronautikoak, lurzoru urbanizaezina, eta abar), kasuan kasuko arloan eskudun diren organoen baimen guztiak eskuratu beharko dituela.
2. Ebazpen hau eranskinarekin batera honako hauei igortzea: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuari, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari.
3. Ebazpen hau eranskinarekin batera jakinaraztea hurrengo udalei eta sustatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzaten: Abartzuza, Abaurregaina, Allin, Allo, Agoitz, Aranguren, Arano, Arantza, Aras, Artzibar, Arroitz, Atetz, Barbarin, Basaburua, Baztan, Beire, Beraskoain, Bera, Berbintzana, Berriozar, Betelu, Burlata, Zirauki, Zizur, Corella, Deikaztelu, Eratsun, Erroibar, Lizarra, Esteribar, Eulate, Ezkaroze, Fitero, Fontellas, Fustiñana, Garralda, Hiriberri Aezkoa, Irurtzun, Xabier, Lakuntza, Lapoblación, Larraun, Leotz, Lerate, Los Arcos, Martzilla, Mendabia, Elo, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto, Muruzabal, Odieta, Orbaizeta, Orkoien, Oteitza, Iruña, Gares, Getze Galar, San Adrián, San Martin Unx, Tafalla, Tutera, Ukar, Ultzama, Urraulbeiti, Valtierra, Viana, Villatuerta, Deierri, Esa, Ziordia, Zizur Nagusia eta Zubieta.
4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2014ko maiatzaren 23an.–Informatika eta Telekomunikazioko zuzendari nagusia, Valentín Elizondo Nevares.
ESTAZIOAREN KODEA | UDALERRIA | UTMX | UTMY | ESPEDIENTEA |
AT-NA-ABARTZUZA | Abartzuza | 579713 | 4731136 | 6. aldaketa |
AT-NA-ABAURREGAINA | Abaurregaina | 645886 | 4751254 | 6. aldaketa |
AT-NA-GALDIO | Allin | 574010 | 4730938 | 6. aldaketa |
AT-NA-ALLO | Allo | 580314 | 4714219 | 7. aldaketa |
OR-NA-ALMANDOZ | Almandoz | 613677 | 4771321 | 7. aldaketa |
OR-NA-AGOITZ-ORANGE | Agoitz | 633423 | 4737247 | 8. aldaketa |
AT-NA-GASTI-MUTILOA | Aranguren | 613387 | 4739180 | 5. aldaketa |
GN-NA-ARANO-2 | Arano | 590137 | 4782773 | 5. aldaketa |
GN-NA-ARANTZA | Arantza | 602610 | 4783040 | 5. aldaketa |
GN-NA-ARAS | Aras | 552793 | 4712517 | 5. aldaketa |
OR-NA-ARROITZ-ORANGE | Arroitz | 574502 | 4714520 | 7. aldaketa |
OR-NA-CARASOLES | Barbarin | 570652 | 4714719 | 6. aldaketa |
GN-NA-JAUNTSARATS | Basaburua | 596952 | 4763246 | 5. aldaketa |
GN-NA-IRURITA | Baztan | 619989 | 4773378 | 6. aldaketa |
AT-NA-BEIRE | Beire | 613703 | 4700925 | 7. aldaketa |
GN-NA-BERASKOAIN | Beraskoain | 595138 | 4735120 | 5. aldaketa |
AT-NA-IBARDIN | Bera | 606021 | 4796074 | 8. aldaketa |
AT-NA-BERBINTZANA | Berbintzana | 595243 | 4709076 | 5. aldaketa |
TM-NA-EMAILEAK | Berriozar | 608143 | 4743466 | 5. aldaketa |
GN-NA-ARAITZ | Betelu | 583345 | 4764898 | 5. aldaketa |
AT-NA-MUGAZURI | Burlata | 612694 | 4742912 | 7. aldaketa |
AT-NA-ZIRAUKI | Zirauki | 591266 | 4725174 | 6. aldaketa |
OR-NA-CADENA | Corella | 605537 | 4661796 | 7. aldaketa |
TM-NA-ORTIGACIL | Deikaztelu | 580616 | 4715815 | 10. aldaketa |
AT-NA-DEIKAZTELU | Deikaztelu | 580644 | 4715813 | 6. aldaketa |
AT-NA-EGUARATS | Eguarats | 606310 | 4753496 | 7. aldaketa |
CEM-NA-ERATSUN | Eratsun | 596685 | 4772795 | 5. aldaketa |
GN-NA-URETA | Erroibar | 630767 | 4757546 | 5. aldaketa |
GN-NA-ZILBETI | Erroibar | 625711 | 4760209 | 6. aldaketa |
AT-NA-ONCINEDA | Lizarra | 578984 | 4724193 | 8. aldaketa |
GN-NA-ILURDOTZ | Esteribar | 618369 | 4747917 | 5. aldaketa |
AT-NA-EULATE | Eulate | 564686 | 4735397 | 6. aldaketa |
GN-NA-EZKAROZE | Ezkaroze | 655054 | 4750440 | 5. aldaketa |
OR-NA-FITERO-ORANGE | Fitero | 594455 | 4655913 | 8. aldaketa |
TM-NA-FONTELLAS | Fontellas | 617319 | 4654156 | 8. aldaketa |
AT-NA-CONGELADOS DE NAVARRA | Fustiñana | 624360 | 4653903 | 8. aldaketa |
GN-NA-GARRALDA | Garralda | 637543 | 4757577 | 5. aldaketa |
AT-NA-HIRIBERRI | Hiriberri | 644610 | 4756957 | 6. aldaketa |
OR-NA-IRURTZUN-ERDIALDEA | Irurtzun | 595656 | 4752534 | 7. aldaketa |
AT-NA-XABIER | Xabier | 646409 | 4717071 | 6. aldaketa |
OR-NA-LAKUNTZA | Lakuntza | 579873 | 4752417 | 7. aldaketa |
GN-NA-LAPOBLACIÓN | Lapoblación | 545571 | 4718235 | 6. aldaketa |
OR-NA-MUGIRO | Larraun | 591115 | 4761367 | 8. aldaketa |
GN-NA-LEOTZ | Leotz | 623497 | 4723271 | 6. aldaketa |
GN-NA-OLLETA | Leotz | 621257 | 4715118 | 6. aldaketa |
AT-NA-LERATE | Lerate | 587521 | 4730097 | 6. aldaketa |
TM-NA-ZIRKUITUA | Los Arcos | 568167 | 4710347 | 5. aldaketa |
AT-NA-EXKAL | Martzilla | 603199 | 4686688 | 8. aldaketa |
OR-NA-MENDABIA-ZUBIA | Mendabia | 566552 | 4639191 | 5. aldaketa |
RV-NA-ELOMENDIA | Elo | 620324 | 4728120 | 6. aldaketa |
AT-NA-MURILLO EL FRUTO | Murillo el Fruto | 625864 | 4694375 | 5. aldaketa |
AT-NA-MURUZABAL | Muruzabal | 600643 | 4727068 | 6. aldaketa |
GN-NA-NAGORE | Nagore | 632187 | 4746158 | 5. aldaketa |
GN-NA-ZIAURRITZ | Odieta | 611722 | 4754238 | 5. aldaketa |
AT-NA-ORBAIZETA | Orbaizeta | 644146 | 4759749 | 8. aldaketa |
AT-NA-SAGAMOVIL | Orkoien | 607121 | 4741702 | 7. aldaketa |
OR-NA-OTEITZA | Oteitza | 585716 | 4718358 | 6. aldaketa |
AT-NA-AUZITEGIA | Iruña | 609433 | 4759924 | 5. aldaketa |
AT-NA-BELOSO | Iruña | 612676 | 4741397 | 5. aldaketa |
AT-NA-BUZTINTXURI | Iruña | 609054 | 4742736 | 5. aldaketa |
AT-NA-EZKABA | Iruña | 612355 | 4743696 | 5. aldaketa |
AT-NA-OSPITALEAK | Iruña | 609117 | 4740173 | 5. aldaketa |
AT-NA-APARK.-KARLOS III.a | Iruña | 611383 | 4740814 | 5. aldaketa |
AT-NA-PUERTA DEL CAMINO | Iruña | 610694 | 4741605 | 5. aldaketa |
AT-NA-ANAITASUNA | Iruña | 609597 | 4741559 | 6. aldaketa |
TM-NA-ALMA HOTELA | Iruña | 612523 | 4741685 | 6. aldaketa |
AT-NA-ALBRET | Iruña | 608808 | 4740547 | 7. aldaketa |
AT-NA-REFENA | Iruña | 608980 | 4742882 | 7. aldaketa |
AT-NA-ERRIPAGAÑA | Iruña | 613756 | 4741106 | 8. aldaketa |
AT-NA-PATERNAIN | Paternain | 603124 | 4737328 | 7. aldaketa |
TM-NA-GARES | Gares | 597561 | 4724966 | 7. aldaketa |
AT-NA-ARRADA | Arrada (Murillo el Cuende) | 617480 | 4686295 | 6. aldaketa |
AT-NA-GETZE GALAR | Getze Galar | 610885 | 4734134 | 8. aldaketa |
AT-NA-VALDEMONTON | San Adrián | 586726 | 4689262 | 8. aldaketa |
GN-NA-GERINDA | San Martin Unx | 615960 | 4711307 | 6. aldaketa |
AT-NA-SAN MARTIN UNX | San Martin Unx | 618185 | 4709261 | 7. aldaketa |
AT-NA-PEPSI-TAFALLA | Tafalla | 608192 | 4709314 | 5. aldaketa |
TM-NA-NEKAZARITZAKO ELIKAGAIEN HIRIA | Tutera | 612444 | 4659608 | 5. aldaketa |
TM-NA-TUTERA-HEGOALDEA | Tutera | 615869 | 4656875 | 8. aldaketa |
AT-NA-UKAR-HERRIA | Ukar | 605848 | 4726084 | 6. aldaketa |
GN-NA-UITZI | Uitzi | 588123 | 4766532 | 5. aldaketa |
AT-NA-BELATE II | Ultzama | 611758 | 4764960 | 8. aldaketa |
AT-NA-TABAR | Urraulbeiti | 635715 | 4725297 | 7. aldaketa |
AT-NA-PLANASA | Valtierra | 609929 | 4674229 | 7. aldaketa |
AT-NA-VIANA-POLIGONOA | Viana | 551768 | 4706196 | 7. aldaketa |
AT-NA-VILLATUERTA | Villatuerta | 581597 | 4723176 | 8. aldaketa |
AT-NA-ALLOTZ | Deierri | 586600 | 4727384 | 6. aldaketa |
AT-NA-BEARIN | Deierri | 580203 | 4727237 | 6. aldaketa |
AT-NA-ESA | Esa | 647995 | 4720432 | 10. aldaketa |
AT-NA-ZIORDIA | Ziordia | 563794 | 4746574 | 6. aldaketa |
AT-NA-AZYSA | Zizur Nagusia | 606850 | 4738371 | 10. aldaketa |
GN-NA-AURITZ | Zubieta | 602836 | 4776082 | 5. aldaketa |
F1410358 |
Iragarkiaren kodea: F1410358