161. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Herrilurretako lurzatiaren erabilera lagatzea. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2014ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, kideen erabateko gehiengoarekin, jarraian ematen den erabakia hartu zuen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoan oinarrituz:

“1. Hasiera batez onestea Esako 2. poligonoko herrilurretako 632. lurzatiaren desafektazioa, haren erabilera lagatzeko “Asociación Dragones de Leire/Leireko Dragoiak” elkarteari, G 71194013 zenbakiko IFKa duena, “airsoft” izeneko aisialdiko eta kiroleko jardueran aritzeko.

2. Hasiera batez onestea Esako 2. poligonoko herrilurretako 632. lurzatiaren erabileraren lagapena arautuko duten baldintzen agiria, hain zuzen ere “Asociación Dragones de Leire/Leireko Dragoiak” elkartearen alde eginen dena.

3. Espediente osoa jendaurrean jartzea hilabeterako, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Esako Udalaren iragarki oholean, alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.”

Esan, 2014ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1411208