2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Udalbatzak, 2014ko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen lehen aldaketa Udalaren 2014ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aritzalan, 2014ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Luis Albeniz Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L1411198