2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Eskudantziak bereganatzea
Ikusita Alkatetza honen 2011ko ekainaren 30eko dekretua, legez Alkatetzaren gain diren zenbait eskumen Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzten dituena.
Kontuan hartuz, kontratazioak egiteko eskumena Tokiko Gobernu Batzarraren esku utzita dagoela eta ikusirik, udalkideen oporraldia dela-eta ez dela irailera arte bilduko, beharrezkoa denez zenbait espedienteren lizitazioak egitea, batez ere Eskualdeko Kultur Etxeari dagozkionak (eremu eszenikoa);
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 14.1. artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.
Legeak emandako eskumenen indarrez,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–Alkatetzaren 2011ko ekainaren 30eko dekretuaren bidez Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren gain utzitako eskudantzia hauek bereganatzea:
–Mota guztietako kontratazio eta kontzesioak, haien zenbatekoa aurrekontuaren baliabide arrunten %10 baino gehiago ez badira, ezta, betiere, 6 milioi euro baino gehiago ere; horien artean urte anitzetakoak ere sartzen dira, 4 urte baino gehiago iraun behar ez badute, betiere urteko guztien zenbateko metatuak aipatu portzentajea gainditzen ez badu lehen ekitaldiko aurrekontuaren baliabide arrunten gainean, ezta aipatu zenbatekoa ere.
Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotako bereganatzeak indarra izanen du eman den egun beretik hasita.
Hirugarrena.–Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Udalbatzari eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.
Laugarrena.–Ondoko alorrei erabakia igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Zerbitzu Orokorren Alorra, Hirigintza Zerbitzuen Alorra, Gizarte eta Kultur Zerbitzuen Alorra, Herritarren Babespen Alorra, Idazkaritza Orokorra, Kontu-hartzailetza eta Aholkularitza Juridikoa.
Tafallan, 2014ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1411196