161. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Behin betiko onestea 2014ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskina (Diru-laguntza izendunak)

Behin Udalbatzaren Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamalauko uztailaren 3an hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da indarrean den Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskina; bertan, 2014rako aurreikusitako diru-laguntza izendunen zerrenda dago jasoa, eta horiek kreditu erabilgarria dute eskura indarrean den aurrekontu luzatuan, honako xehetasun hauekin bat:

AURREKONTU-SAILA

ONURADUNA / KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

70/31310/482090

Elikagaien Bankua/Beste erakunde batzuekin batera finantzatzea haren jarduerak sortutako gastuak

40.000

70/31310/482090

Nafarroako Elbarritu Ordezkarien Batzordea (CORMIN) /Finantzatzea ezgaitasunekin lotutako informazio-, aholkularitza-, prestakuntza-, gizarte-sentsibilizazio- eta koordinazio-programa (Ezgaitasunen Bulegoa)

15.000

70/32310/482090

Secretariado Gitano fundazioa/Esku-hartze sozial integrala gutxiengo etnikoekin, Etxabakoitzen, Sanduzelain eta Buztintxurin

30.000

70/46200/482090

GKEen Koordinakunde Elkartea/Finantzatzea informazio-zereginen eta GKEen jardueren koordinazioa

30.400

70/31322/482090

IPES Elkartea fundazioa/Hitzarmena Emakumeen Liburutegia - Dokumentazio Zentroa mantentzeko

25.500

GUZTIRA

140.900

Iruñeko Udalaren 2014ko Aurrekontua betetzeko Oinarrien 38. oinarriaren 8. eranskinaren aldaketa hau, diru-laguntza izendunak jasotzen dituena, behin ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta sartuko da indarrean.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 14an.–Alkate Udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1411365