2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Odietako Udalak, 2014ko abuztuaren zazpian egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2/2014 aldaketa 2014ko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluaren 2. idatz-zatian, 18. artikuluaren 2. idatz-zatiari buruz, xedatutakoari jarraituz.
Erripan, 2014ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1411210