2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MÉLIDA
1 eta 2. aldaketak 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Melidako Udalak, 2014ko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen ondotik ematen diren aldaketak 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean:
–Aurrekontuko 1/2014 aldaketa, kreditu berezia egiteko; zenbateko osoa: 500.000,00 euro.
–Aurrekontuko 2/2014 aldaketa, kreditu gehikuntza egiteko; zenbateko osoa: 100.000,00 euro.
Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Melidan, 2014ko abuztuaren 7an.–Alkate udalburua, José María Sesma Aznárez.
Iragarkiaren kodea: L1411195