2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGANTZI
Alkatetzaren eskuordetza
Igantziko Udaleko alkateak, 2014ko uztailaren 22an, ondoren hitzez hitz heldu den ebazpena eman zuen:
Kontuan hartuz Alkate andrea Igantzitik kanpo egonen dela 2014ko uztailaren 24tik abuztuaren 24ra arte.
Toki Korporazioen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.artikuluan xedatutakoari jarraituz,
EBATZI DUT:
1.–Uztailaren 24tik abuztuaren 24ra arte Alkatetzaren funtzioak Igantziko Udaleko zinegotzia den Imanol Retegi Etxeberria jaunaren esku uztea.
2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Igantzin, 2014ko uztailaren 22an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.
Iragarkiaren kodea: L1411256