161. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Ediktua, segidako traktuari berrekiteko

Cascanteko Udalak, Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/1003 Legearen 37.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki du segidako traktuari berrekitea eta jarraian azaltzen den higiezina Jabetza erregistroan inskribatzea:

a) Izena: Torrecilla.

b) Lur mota: landalurra.

c) Izaera: ondarekoa.

d) Tokia: 1. poligonoko katastroko 386. lurzatia, Torrecilla alderdian.

e) Mugak: I-543. lurzatia, H-387. lurzatia, E-390. lurzatia, M-385. lurzatia.

f) Azalera: 1.483, 57 m².

g) Laborea: larreak.

h) Titulua: ez dago.

i) Eskuratze data: ez dago.

j) Cascanteko Udalak noiztik duen haren jabetza baketsua: 50 urtetik gora.

k) Tuterako Jabetza Erregistroa:

–Erregistroko datuak: 1782. finka, 248. liburukia, 26. liburua, 95. orria.

–Deskripzioa: olibadia, 28 landare dituena, Cascanteko jurisdikzioan, La Torrecilla alderdian; erregu bat eta zortzi almute ditu, hau da, hamahiru area eta berrogeita zazpi azpiarea. Mugak: iparraldetik, María Verástegui; hegoaldetik, José Comuelen oinordekoak; ekialdetik, Marques de Iturbieta jauna; eta mendebaldetik, Pilar Jiménez, Laureano Pérez Arcasen emaztea.

–Egungo titularrak: Pedro Claver Bueno.

–Tituluaren data: 1893-04-15.

Jendaurrean egonen da 30 egunean, ediktua argitaratuta Cascanteko Udalaren iragarki oholean, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ondasunaren gainean eskubiderik duenak aurka egin diezaion Cascanteko Udalak bere izenean eginen duen inskripzioari.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2014ko abuztuaren 7an.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1411245