161. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 28an emandako 42E/2014 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez 2014ko diru-laguntza publikoen deialdia onetsi zen enplegurako Lanbide Heziketaren azpisistemaren esparruan, batez ere langabeei eta Gazteen Bermearen kolektiboari zuzenduta.

2014ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18koan, argitaratutako otsailaren 28ko 42E/2014 Ebazpenaren 6. oinarrian akats bat egin dela oharturik, honen bidez behar den zuzenketa egiten da.

Honako hau dioen tokian:

“6.5.–Gazteen Bermearen ekintzetan parte hartzen dutenei (III. eranskina) aurretik adierazitakoa aplikatuko zaie, baina langabeak izanen dira, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribatuak, hezkuntza edo prestakuntza jasotzen ez dutenak eta 25 urtetik beherakoak prestakuntzaren ekintzaren lehendabiziko egunean.”

Honako hau esan behar du:

“6.5.–Gazteen Bermearen ekintzetan parte hartzen dutenei (III. eranskina) aurretik adierazitakoa aplikatuko zaie, baina langabeak izan beharko dira, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribatuak eta hezkuntza edo prestakuntza jasotzen ez dutenak, eta lehentasuna emanen zaie prestakuntzaren ekintzaren lehendabiziko egunean 25 urtetik beherakoak direnei.”

Iruñean, 2014ko uztailaren 22an.–Enplegurako Prestakuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Carlos Adín Sanz.

Iragarkiaren kodea: F1410459