1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
479/2014 FORU AGINDUA, uztailaren 18koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, Zuzeneko Enplegu Aktiboaren deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi zituen Gizarte Politiketako kontseilariaren apirilaren 30eko 279/2014 Foru Aginduaren bidez baimendutako gastua handitzen duena.
Gizarte Politiketako kontseilariak apirilaren 30ean emandako 279/2014 Foru Aginduaren bidez Zuzeneko Enplegu Aktiboaren deialdiaren oinarri arautzaileak ezarri ziren. Foru agindu horren bigarren oinarrian deialdiko diru zenbatekoa handitzea aurreikusten da, kontratazio eskarien arabera, betiere kreditu erabilgarririk baldin badago aurrekontuko kontu-sailean. Hartarako, organo eskudunaren foru agindua beharko da.
Garapenari Arreta Emateko eta Pertsonak Gizarteratzeko Zerbitzuak aurkeztu diren kontratazio eskariei buruz egindako txostenean azaldu du baimendutako kredituarekin ez direla erantzun eskari guztiak, eta proposatu du kreditua 800.000,00 euro handitzea, erantzun gabeko eskariei erantzun ahal izateko.
Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak departamentu honetan duen kontu-hartzailetza delegatuak horretarako adostasuna eman du.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Politiketako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 73/2012 Foru Dekretuak (urriaren 17ko 111/2012 Foru Dekretuaren bidez aldatua) emandako ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Zuzeneko Enplegu Aktiboaren deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi zituen Gizarte Politiketako kontseilariaren apirilaren 30eko 279/2014 Foru Aginduaren bidez baimendutako gastua handitzea. Hortaz, deialdirako kreditua 800.000,00 euro handituko da toki entitateen bidez eta irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitateen bidez egiten diren kontratazioen modalitaterako.
2. Deialdi horretan baimendutako gastuari 800.000,00 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2014rako luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegagarritasuna hobetzeko eta laneratzeko osagarria” izeneko 900003 91600 4809 231504 kontu-sailaren kargura ordainduko da.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2014ko uztailaren 18an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.
Iragarkiaren kodea: F1410524