16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

7 eta 8. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2013ko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketa hauek Udalaren 2013ko aurrekontuan: 7. espedientea (hainbat kreditu gehikuntza) eta 8. espedientea(kreitu gehikuntzak, maileguak amortizatuz zor garbia murrizteko).

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Murillo el Fruton, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1400471