16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

2014ko aurrekontuak eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2013ko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea entitate honen 2014ko aurrekontu orokorra nahiz hura betearazteko oinarriak eta jendaurrean edukitzea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

2. Entitatearen 2014ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea hasiera batean, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 19 eta 20. artikuluetan eta 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3. 2014ko ekitaldirako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak onestea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Murillo el Fruton, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Javier Garriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1400470