2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MIRANDA ARGA
Udal zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeak 2014. urterako
Miranda Argako Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, erabaki zuen 2014rako mantentzea 2012rako eta 2013rako onetsi ziren udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak (2011ko abenduaren 28ko eta 2012ko abenduaren 28ko osoko bilkuretan onetsiak); hona hemen:
1.–2014rako, hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren tasa 2013rako onetsi zen bera izanen da, hau da, katastroko balio garbiaren %0,2159.
2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren tasa 2013rako onetsi zen bera izanen da, hau da, katastroko balio garbiaren %0,80.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 2013an bezala, karga-tasa obraren kostuaren %3 izanen da, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik, teknikarien ordainsarien, industriako mozkinaren, gastu orokorren eta BEZaren karga-oinarria kenduta.
4.–Etxebizitza hutsen gaineko zerga: ez da aplikatuko 2014an.
5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,40 indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 154. artikulua).
6.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko 2,2ko portzentajea ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 175. artikuluko eskalan adierazitakoa, eta %8,7486ko tasa, hau da, Foru Lege horretako 176. artikuluan aipatutako karga eskalakoa.
7.–Herritarren aprobetxamenduak: 2013rako onetsitako prezioak mantenduko dira.
8.–Bertze zenbait errentamendu, alokairu eta esleipen: urtero handituko dira KPIan izandako igoeraren arabera edo haien baldintza-agirian aurreikusten den moduan.
9.–Partikularrek hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak itzuliko dituzte, beraiek espedienteak sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren %100.
10.–Gisa berean, aho batez erabaki da 2013an indarra zuten tarifa eta tasa berak mantentzea gaur egun indarra duten ordenantzetarako.
Erabaki hauek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, eta haien kontra honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.
b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bertzenaz, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Aitzineko erabakien iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Miranda Argan, 2013ko abenduaren 31n.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1400172