16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2/2014 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Sustapeneko kontseilariak emana, Yolanda Fernández Sagredo andrea, Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren 2. atalean ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela organo eskudunak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Yolanda Fernández Sagredo andrea, Sustapen Departamentuko Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 8an.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F1400648