2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aurrekontuko 2013/08 eta 2013/09 aldaketak.
Behin betiko onespena
Uharteko Udalaren 2013ko aurrekontuan egindako 8 eta 9 aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
8 aldaketa 2013ko aurrekontuan
Mota: Kreditu transferentzia.
Gastua: kreditua hartuko duen kontu-saila.
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-4320-21801 | MIRAVALLESKO EZPONDAKO GARBIKETA ETA TRATAMENDUA | 22.778,55 |
GUZTIRA | 22.778,55 |
Finantzaketa: kreditu lotu gabea beheititzea.
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-5330-60000 | MIRAVALLES-CALVARIO EZPONDAKO LANAK | 22.778,55 |
GUZTIRA | 22.778,55 |
9. aldaketa 2013ko aurrekontuan
Mota: Kreditu gehikuntza.
Gastua:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-8010-82000 | AREACEA. MAILEGUA | 548.006,24 |
GUZTIRA | 548.006,24 |
Finantzaketa:
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
1-870 | DIRUZAINTZAKO GERAKINA GASTU OROKORRETARAKO | 548.006,24 |
GUZTIRA | 548.006,24 |
Uharten, 2014ko urtarrilaren 3an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.
Iragarkiaren kodea: L1400198