16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2014ko karga-tasak. Akats zuzenketa

2014ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenari buruzko iragarkian akatsa badela oharturik, 2013ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urriaren 25ean, hona hemen zuzenketa:

Honela dioen lekuan: Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko indizea, 2. %20ko karga-tasa.

Honela behar du: Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %20ko karga-tasa ere.

Genevillan, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L1400449