2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARRALDA
Hirigintzako Udal Plana. Hasierako onespena
Garraldako Udalak, 2014ko urtarrilaren 13an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Plana.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Garraldan, 2014ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Edurne Pedroarena Galdeano.
Iragarkiaren kodea: L1400530