16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

3. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2013ko abenduaren 12ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen aurrekontuan aldaketa egiteko erabakia, eta 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehikuntza: 18.653 euro.

Finantzabidea:

beheititzeak, aurrekontuko kontu-sailak deuseztaturik: 18.653 euro:

Sarrigurenen, 2014ko abenduaren 12an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1400625