2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUES
2014ko aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, 2014ko urtarrilaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratzen da, hogeita hamar egun baliodunean herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahal izan ditzaten. Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2014ko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1400180