Iragarkia
16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
2014rako aldaketa ordenantza fiskaletako tarifetan. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da ondoko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi zituen Udalak, 2013ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, eta iragarkia argitara eman zen 2013ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 5ean.
Tarifa berriek 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.
Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
1. Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.
2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.
3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Donezteben, 2013ko abenduaren 16an.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.
1.
ORDENANTZA FISKALA, ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
10. artikulua Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea.–Berritik paratzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, aldaketak jardueran, titulartasun aldaketak.
I.1.–Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:
Azalerako lehen 50 m²-ak | 1,29 euro/m² |
51tik 100 m²-ra bitarte | 1,04 euro/m² |
101etik 500 m² bitarte | 0.79 euro/m² |
501tik 1.000 m²-ra bitarte | 0,54 euro/m² |
1.001 m² baino gehiago: | 0,29 euro/m² |
Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 90,93 euro.
I.2.–Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duten establezimenduak:
Azalerako lehen 50 m²-ak | 0,79 euro/m² |
51tik 100 m²-ra bitarte | 0,62 euro/m² |
101etik 500 m² bitarte | 0,43 euro/m² |
501tik 1.000 m²-ra bitarte | 0,25 euro/m² |
1.001 m² baino gehiago: | 0,06 euro/m² |
Jarduera sailkaturik behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 45.48 euro.
II. epigrafea.–Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.
Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean zehaztutakoen %50 izanen dira.
2. Lokala tokiz aldatzea:
Berritik paratzen diren establezimenduenen %90 ordainduko da.
3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.
a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.
b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 44,60 euro.
4. Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.
Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barrenean egiten denean salbu, kasu horretan 24,85 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen truke.
3.
ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
6. artikulua Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
A) Leku-Eder zinematokiko sarrerak: 4,60 euro (BEZa barne).
B) Igerilekuak (eguneko sarrerak):
–6tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 1,70 euro.
–13tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 3,40 euro.
–19 urtetik goitiko erabiltzaileak: 4,50 euro.
C) Igerilekuak (hilabeteko abonamenduak soilik uztailean eta abuztuan, 1etik 31ra):
–6tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 10,30 euro.
–13tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 23,30 euro.
–19 urtetik goitiko erabiltzaileak: 33,30 euro.
D) Igerilekuak (udaldiko abonamenduak):
–6tik 12 urte bitarteko erabiltzaileak: 14,40 euro.
–13tik 18 urte bitarteko erabiltzaileak: 33,30 euro.
–19 urtetik goitiko erabiltzaileak: 47,15 euro.
Aplikatuko den adin tartea zehazterakoan, erabiltzaileek adin hori beteta izan beharko dute abonamendua edo sarrera eskuratzen duten egunean.
E) Pilotalekua:
–Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 5,60 euro/ordua.
–Pilotalekua argia eta guzti erabiltzea: 10,60 euro/ordua.
F) Kultur Etxea:
–Kultur Etxea berogailurik gabe erabiltzea: 4,45 euro/ordua.
–Kultur Etxea berogailua eta guzti erabiltzea: 8,90 euro/ordua.
G) Kiroldegia:
–Pista argirik gabe erabiltzea:
- Pistaren 1/2: 9,00 euro.
- Pistaren 2/2: 18,80 euro.
–Pista argia eta guzti erabiltzea:
- Pistaren 1/2: 12,00 euro.
- Pistaren 2/2: 23,30 euro.
H) Arte martzialen aretoa. Orduaren prezioa: 6,85 euro.
I) Squash-a:
–Ordu erdi: 3,90 euro.
–Ordubete: 6,85 euro.
J) Dutxa hutsa: 2,55 euro.
K) Muskulazio gela:
–Eguneko abonamedua: 4,00 euro.
–10 saiotarako abonamendua: 19,65 euro.
–Hilabeteko abonamendua: 30,70 euro.
–Bi hilabeteko abonamendua: 45,45 euro.
–Hiruhileko abonamendua: 64,70 euro.
L) Muskulazio gela (09:00etatik 22:00ak arte), sauna, dutxa eta igerilekua udako denboraldian:
–Urteko abonamendua, 170,85 euro, Donezteben erroldaturik daudenendako.
–Urteko abonamendua, 208,75 euro, Donezteben erroldaturik ez daudenendako.
Udal kiroldegiko arduradunak luzatuko ditu abonamendu horiek.
Ordenantza honi epigrafe hauek gehitu zaizkio:
LL) Erakusketa aretoa eta liburutegia:
–Berogailurik gabe erabiltzea: 1,75 euro/ordua.
–Berogailua eta guzti erabiltzea: 3,46 euro/ordua.
Oharra: tarifa horiek aplikatuko zaizkie gela horiek irabazi asmoarekin erabiltzen dituzten erabiltzaileei.
N) Tarifa bereziak:
1.–Ehuneko hirurogeitik (%60) goitiko minusbaliotasuna duten lagunek, behar bezala frogatzen badute, ehuneko hamarreko (%10) hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.
2.–Familia ugariak: familia ugarien kideek, familia ugariaren titulua aurkezten badute, ehuneko hogeiko (%20) hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.
4.
ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.
I.1.–Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro koadro edo zatiki bakoitza:
- Mahaiak: 50,00 euro unitate bakoitzeko, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.
- Aulkiak eta tabureteak: 11,00 euro unitate bakoitzeko, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.
- Bidoiak: 50,00 euro unitate bakoitzeko, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.
I.2.–Merkatu txikiak, egun bakoitza:
–Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta:
- Egunean: 10,05 euro.
- Denboraldia: 379,00 euro.
–Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturakoak diren beste gauza batzuk saltzea:
- Egunean: 10,05 euro.
- Denboraldia: 379,00 euro.
I.3.–Azoka txikiak:
–Eskulan txikiak, bisuteria eta bestelako produktu baimenduak saltzea, postu bakoitzeko:
- Egunean: 10,05 euro.
- Denboraldia: 379,00 euro.
- Bestetan eta ferietan: 13,65 euro/metroa.
I.4.–Bestelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitza (garabiak, kioskoak, eraikuntzako materialak eta abar).
Tasa bakarra ezarri da, okupazio egun bakoitzeko kobratuko dena.
Tarifa bat ezarri da, lurzoruaren balioaren eraginaz balorazio txostenean onesten denaren arabera, eta gutxieneko tarifa hau ezarri da:
–Egunean: 0,19 euro.
II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.
II.1.–Balkoiak eta terrazak ixtea.
–m² eraiki bakoitzeko: 1,67 euro.
II.2.–Beste aprobetxamendu batzuk:
–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,11 euro.
–m² edo zatiki bakoitzeko, hilean: 2,50 euro.
–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 24,90 euro.
III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.
–Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 5,40 euro/m².
–Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzeko, urtean.
–Aprobetxamenduaren gainerakoa, m² edo horren zati bakoitzeko:
- Egunean: 0,016 euro.
- Hilabetea: 0,42 euro.
- Urtean: 5,40 euro.
IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.
Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:
–Aldamioak: 20,75 euro.
–Hesiturak: 20,75 euro.
–Beste aprobetxamendu batzuk: 20,75 euro.
–Merkataritzako jarduera denean: 24,90 euro.
–Txosnak jartzea.
“Txosnak jartzea” izenekoari honako paragrafo hau gaineratu da:
“Bat bakarra onartuko da Santa Luzia plazan, baina bigarrena ere onar liteke beste leku batean, hori Doneztebeko Udalak finkatuko baitu, inskribatuak dauden klub edo elkarteen kasuan, azkeneko horiek herrian badute helbide soziala eta herrian bertan jarduten badute.
Eskabidea bi hilabete lehenagotik eginen da, eta Doneztebeko Udalak finkatzen dituen egunetan instalatu eta kendu beharko dira.
Eskabidearekin batera agiri bat aurkeztu beharko da, Kluben edo Elkarteen Erregistroan inskribatua dagoela frogatzeko.
12:00etatik 06:00ak arte egonen dira zabalik.
Entitate eskatzailea arduratuko da txosnaren ingurua garbitzeaz.
Udaleko albienteek adieraziko diete baimendutako entitateei zein leku zehatzetan ezarriko dituzten txosnak.
Txosna bakoitza paratzeko tasa 106,10 eurokoa izanen da.
Txosna paratuta dagoen egun bakoitzeko 21,22 euro ordainduko dira.
Argiaren hargunea entitate eskatzailearen kontura izanen da.
Udalak erantzukizun zibileko poliza eska dezake, indarrean dagoen arautegiaren arabera.
Udalak egiten ahalko ditu nahi adina ikuskapen eta kontrol tekniko, egoki iruditzen zaizkionak, betiere legearen barrenean.
Txosnak jartzeko baimenduta dauden entitateek 120,00 euroko fidantza pausatuko dute Doneztebeko Udalean, jardueran hasi baino hamabost egun lehenago, hori guztia ondasun publikoetan sor daitezkeen kalte eta galerak bermatzearren.”
5.
ORDENANTZA FISKALA, KAMIOIENDAKO APARKALEKUEN TASA ARAUTZEN DUENA
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea.–Kamioiak eta autobusak:
Urteko abonamendua:
1.–Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 210,06 euro.
2.–Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zergak ordaindu ez edo erroldatuta ez daudenak baina zirkulazio zerga eta/edo lizentzia fiskala Donezteben ordaintzen dutenak: 423,30 euro.
3.–Donezteben erroldaturik ez dauden ibilgailuak eta Donezteben zergarik ordaintzen ez dutenak: 627,76 euro.
II. epigrafea.–Karabanak eta roulotteak.
Urteko abonamendua:
1.–Donezteben erroldatutako ibilgailuak eta zirkulazio zerga eta/edo lizentzia fiskala Donezteben ordaintzen dutenak: 210,06 euro.
6.
ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IRAKASKUNTZA ZERBITZUAREN TASA ARAUTZEN DUENA
7. artikulua Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
KONTZEPTUAK | TASA |
INSKRIPZIOA | 23,27 euro |
ABESBATZAN IZENA EMATEA | 6,55 euro |
MUSIKA TRESNA | 36,07 euro |
1.–ZIKLOA | 53,52 euro |
2.–ZIKLOA | 60,47 euro |
3.–ZIKLOA | 63,25 euro |
4.–ZIKLOA Musika tresna+taldea | 40,77 euro |
PANDEROA | 17,96 euro |
Tarifa hauek %50 gehituko zaizkie herri honetan bizi ez diren ikasle guztiei.
7.
ORDENANTZA FISKALA, ERAIKINAK LEHEN ALDIZ OKUPATZEKO HIRIGINTZAKO LIZENTZIEN GAINEKO TASA ARAUTZEN DUENA
Lehen erabilera eta erabilera aldaketa, eraikin eta instalazioetan, oro har: 154,50 euro bizitegi unitate bakoitzeko, tipologia kontuan hartu gabe.
8.
ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASENA
5. artikulua Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:
1. Eskabideak eta agiriak:
e) Edozein udal agiriren kopiak eta fotokopiak. Orri bakoitzeko: 0,25 euro (DIN A4) eta 0,46 euro (DIN A3).
2. Ziurtagiriak:
a) Udal bulegoek azken hirurtekoaren agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak: Plegu bakoitzeko, 0,80 euro.
Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua: ... euro.
Sei urtetik gora, urte bakoitzeko lehenbiziko pleguari: ... euro.
b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 0,80 euro.
c) Egindako dirusarrerak egiaztatzen dituzten ziurtagiriak: 0,80 euro.
d) Beste ziurtagiri motak: 0,80 euro.
e) Alderdi batek eskaturik, txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 0,80 euro.
f) Agiriak konpultsatzea: 0,80 euro konpultsa bakoitza.
3.–Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.
3.1. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.
–Finkak zatitu, banandu edo elkartzeko lizentziak: 55,44 euro.
–Tramitazio laburreko obra lizentziak: obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,20. Gutxieneko tarifa: 16,63 euro.
–Eraisteko, eraikitzeko, instalazioak berritzeko, zuhaitzak mozteko, errotuluak paratzeko eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak egiteko obra lizentziak, betiere aitzineko ataletan ez badaude: Obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,20. Gutxieneko tarifa: 33,27 euro.
Epigrafe honetan ezarritako kasuetan, beharrezkoa bada espedienteari txosten teknikoren bat gehitzea ebatzi ahal izateko, lizentziaren eskatzaileari, dagokion tasaz gain, txostena egin duen enpresak aurkeztutako ordainagiriaren zenbatekoa kobratuko zaio.
3.2. epigrafea.–Udal planak, plan partzialak, bereziak, xehetasun azterlanak eta horien aldaketak tramitatzea: 250 euro.
3.3. epigrafea.–Konpentsazio Batzordearen Estatutuak eta proiektuak tramitatzea, hirigintzako hitzarmenak, birzatiketa proiektuak eta hirigintza proiektuak eta haien aldaketak: 250 euro.
3.4. epigrafea.–Exekuzio unitateen aldaketak edo birmugaketak tramitatzea, jarduketa sistemen aldaketak eta urriaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritako gainerako hirigintza dokumentuak: 250 euro.
3.2, 3.3 eta 3.4 epigrafeetako tasetan sartuta daude hirigintzako dokumentuak udal zerbitzuetan tramitatzeko kostuak (udal langileak). Kostu horretan, baina, ez da sartzen espedientea tramitatzeko beharrezkoa den kanpo aholkularitza (beste teknikari batzuen txostenak) ez eta egunkarietan jarri beharreko iragarkien gastuak ere. Horiek bereiz fakturatuko dira, dagokien egiazko kostu errealarekin.
3.5. epigrafea.–Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 88,28 euro.
Jarduera sailkaturik behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 42,65 euro.
3.6. epigrafea.–Hirigintza arloko kontsultak: Epigrafe honetan ezarritako kasuetan, beharrezkoa bada espedienteari txosten teknikoren bat gehitzea ebatzi ahal izateko, lizentziaren eskatzaileari, dagokion tasaz gain, txostena egin duen enpresak aurkeztutako ordainagiriaren zenbatekoa kobratuko zaio.
Beste edozein kontsulta egiten bada, eta horrek ez badu tramitaziorik behar, honela kobratuko da tasa: kontsulta orduaren prezioa bider kontsultaren iraupena.
4. Lehiaketa eta enkanteak.
a) Lanpostuak betetzekoak. Plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitza: 7,77 euro.
9.
ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK EGITEKO ETA EREMU PUBLIKOAREN ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea.–Zangak irekitzea.
I.1.–Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena izanen du:
I.1.1.–Harrizko zoladura duten lekuetan: 8,01 euro.
I.1.2.–Zoladura orokorra duten lekuetan: 6,47 euro.
I.1.3.–Zoladurarik gabeko lekuetan: 4,04 euro.
I.2.–Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena izanen du:
I.2.1.–Harrizko zoladura duten lekuetan: 12,05 euro.
I.2.2.–Zoladura orokorra duten lekuetan: 8,01 euro.
I.2.3.–Zoladurarik gabeko lekuetan: 5,58 euro.
II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea.
Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 8,01 euro.
10.
ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.
Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 23,61 euro.
II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.
II.1.–Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 26,58 euro.
II.2.–Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 8,82 euro.
II.3.–Behin-behineko erreserba.
Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 7,78 euro.
Pasabidea eskatzen duen zergadunari ezagutzera emanen zaio zein enpresari esleitu zaion ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua, ibilgailuren batek ez badio baimendu zaion pasabide hori erabiltzen uzten, haren zerbitzuak eskatu ahal izateko.
11.
ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Honako tarifa hauek aplikatuko dira:
Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.
1.–Ziklomotorrak eta motozikletak: 44,13 euro.
2.–3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 88,69 euro.
3.–3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 248,29 euro.
Lanegunetan, 20:00etatik aitzina, tarifa arrunta %20 goitituko da.
Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak:
1.–Ziklomotorrak eta motozikletak: 1,48 euro.
2.–3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 4,43 euro.
3.–3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 11,79 euro.
12.
ORDENANTZA FISKALA, UR BANAKETA ETA SANEAMENDUA EMATEKO ETA ZERBITZU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
Hona hemen aplikatu beharreko tasen zenbatekoa:
A) 6. artikuluaren a) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota finkoa sorraraziko baitu:
Kontagailuaren diametroaren arabera, lauhileko bakoitzeko:
–10 mm bitarte: 1,52 euro.
–11tik 15 mm-ra bitarte: 2,28 euro.
–16tik 25 mm-ra bitarte: 4,53 euro.
–26tik 40 mm-ra bitarte: 16,07 euro.
–41etik 50 mm-ra bitarte: 17,43 euro.
–51tik 60 mm-ra bitarte: 33,33 euro.
–61 mm-tik goiti: 45,44 euro.
B) 6. artikuluaren b) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota finkoa sortuko baitu: 5.44 euro/lauhileko.
Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.
C) 6. artikuluaren c) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota aldakorra sortuko baitu:
–A-1 tarifa: Etxeko erabilerarako hornidura kontratatuak:
- 90 metro kubiko bitarte: 0,44 euro/m³.
- 91tik 120 metro kubikoraino: 0,59 euro/m³.
- 120tik 160 metro kubikoraino: 1,19 euro/m³.
- 161 metro kubikotik goiti: 1,77 euro/m³.
–A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu horretan sartzen dira industriak, bulegoak, langelak, aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako hornidura, militarren eraikinak, obrak, haztegiak, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean jarduera ekonomikoen gaineko zergari loturiko jarduera guztiak:
- 750 metro kubiko bitarte: 0,50 euro/m³.
- 751tik 2.000 metro kubikoraino: 1,33 euro/m³.
- 2.001etik 5.000 metro kubiko bitarte: 1,89 euro/m³.
- 5.000 metro kubikotik goiti: 2,14 euro/m³.
–A-3 tarifa: ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,12 euro/m³.
d) 6. artikuluaren d) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota aldakorra sortuko baitu: d.2 (saneamendu kanona Etxerako erabilera + Industriarako erabilera).
D-1) Saneamendu aldakorra, saneamendu sarea mantentzeagatik norberaren kontagailutik NILSAren hondakin uren araztegiraino. Tarifa: 0,1926 euro, kontsumitutako uraren m³ bakoitzeko.
E) 6. artikuluaren e) atalean ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko hargune edo lotunearen tasa sortuko baitu:
1) Lotuneagatik, banaketa sarean hargunea izateko baimenarekin batean:
E-1) Hornidura sareko hargunea:
–Hargunearen diametroa, 30 mm bitarte: 125,62 euro.
–Hargunearen diametroa, 30 mm-tik goiti: 342,59 euro.
E-2) Saneamendu sareko hargunea: 41,12 euro harguneagatik, haren diametroa edozein izanik ere.
2) Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 35,40 euro.
3) Negozio lokal bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 35,40 euro.
Hargunean aldaketarik izanez gero, ordaindu beharreko tasa izanen da lotunearen behin betiko kuotaren eta lehenago ordaindutakoaren arteko aldea, betiere hura positiboa bada.
F) 6. artikuluaren h) atalean ezarritako zerga-oinarriak tasa sorraraziko du, erabiltzaileak eskatuta alferrikako ikuskapena egiten denekoa: halako jarduketa guztietan 34,26 euro kobratuko dira, kontagailuen irakurketak berrikusten direnetan salbu, tarifa 7,99 euro izanen baita.
Iragarkiaren kodea: L1400685
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
