1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
118/2013 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Gustavo Adolfo Errea Lizaur jauna, Hezkuntza Departamentuko Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Beka Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean xedatzen du ezen atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Gustavo Adolfo Errea Lizaur jauna, Hezkuntza Departamentuko Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Beka Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2014ko urtarrilaren 7tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2013ko abenduaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: F1318258