2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
2014ko lan egutegia, Cortesko Udalaren zerbitzuko langileendako
Abenduaren 20ko 132/2013 Ebazpena, Cortesko Udaleko alkate udalburuak emana, Cortesko Udalaren zerbitzuko langileen 2014ko lan egutegia onesten duena.
Javier Blasco Mendívil, Cortesko Udaleko alkate udalburua naizen honek,
Kontuan harturik zer xedatzen duten Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak, ezartzen baitute enpresak urtero prestatu behar duela lan egutegia.
Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haren bidez aldatu baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, zeinak ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko egiazko lanordu kopurua 1592 izanen dela.
Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 21.1.h) artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak ematen didaten eskumena.
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Cortesko Udalaren zerbitzuko langileek 2014an izanen dituzten aste barreneko jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose.
–Apirilaren 17a: Ortzegun Saindua.
–Apirilaren 18a: Ortzirale Saindua.
–Apirilaren 21a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.
–Irailaren 29a: San Migel.
–Azaroaren 1a: Omiasaindu.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri.
Bigarrena.–Egutegia arautzeko, horiez gain, ondotik ematen diren egunak ere ez dira lanegun izanen udal bulegoetan eta zerbitzu osagarrietan egiten duten langileendako:
–Ekainean: 24a.
–Irailean: 30a.
–Urrian: 1, 2 eta 3a.
Aparteko orduen ordain, jaieguneko ordutzat hartuko dira lan egiten direnak igandeetan, Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunetan, lehen atalean aipatzen baitira, eta irailaren 29an, San Migel.
Dena dela, San Joan eta San Migel bestetan Alkatetzak zehazten dituen udal zerbitzuetan egiten diren zerbitzuak, lanaldiaren urteko lanordu kopuru horretatik aparte geldi daitezke eta, hala eginez gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko dira.
Ekainaren 21, 23 eta 24an, irailaren 27 eta 30ean, urriaren 1, 2, 3 eta 4an sartzen diren aparteko orduak jaieguneko ordutzat hartuko dira San Joan eta San Migel festetan eginen direlako.
Hirugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1592 da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:
a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. 7:40tik 15:00etara nahitaez lan egin beharko da.
b) Zenbaki honetako aitzineko atalean adierazitako lanaldiaren ordu banaketa ez zaio aplikatuko kirol koordinatzaileari, ezta beren lan baldintzak direla-eta lan egutegi berariazkoa duten beste langileei ere.
c) Aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz.
Laugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2014. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Bosgarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.
Seigarrena.–Udal administrazioaren zerbitzuetako premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eta Zerbitzu Osagarrietan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.
Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cortesko Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen lehen osoko bilkuran.
Cortesen, 2014ko abenduaren 20an.–Alkate udalburua, Javier Blasco Mendívil.
Iragarkiaren kodea: L1317820