2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Juan Carlos Sanz Iraola jauna. Jarduera: egurra prozesatu eta saltzea. Tokia: 276. lurzatia, katastroko 5. poligonoa. Erieteko bidea, 1. Paternain.
Zizurren, 2014ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, José Joaquín San Martín Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1400378