2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
Oihan enkantea
Gazteluberriko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik (916/2013 Ebazpena, urriaren 31koa), gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa iragarri du, honako oihan aprobetxamendu hau emateko:
OIHAN APROBETXAMENDU BEREZIA “FUENTE FRIA” ALDERDIAN
–Lote bakarra: Gazteluberriko hermendian, “Fuente Fría” alderdian. Aprobetxatzekoa den azalera 60,45 ha. ingurukoa da, 6 zuhaizti handitan banatua, denak ere ler gorriz eta pagoz osatutako masa misto jarraikorrean. Aprobetxamendu hau berezia da zuraren balioari gehitu behar zaiolako bigarren mailako mendiko pista baten eraikuntza, ustiapena behar bezala egin ahal izateko.
–Zuraren balorazioa 120.100,20 eurokoa da. Mendiko pista egiteko aurrekontua, memoria teknikoaren arabera, 32.538 eurokoa da.
–Aprobetxamenduaren balorazioa, lizitaziorako: 87.562,20 euro (BEZa kanpo).
Proposamenak, gutunazal itxietan, Gazteluberriko Udaleko Idazkaritzan aurkeztu beharko dira 2014ko otsailaren 15eko 10ak baino lehen, eta ondoren ireki eginen dira.
Proposamenen bat aurkeztu bada Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako erakundeetako baten erregistroan, inguruabar hori frogatu beharko zaio Udalari, eskaintzak aurkezteko epea bukatu baino lehen. Horretarako faxa (948-477032), posta edo bestelako bitartekoren bat erabili ahalko da, betiere aurkeztu izana agiri bidez frogatua gelditzen bada. Proposamenen bat horrela aurkeztu dela frogatzen bada, proposamenen irekiera atzeratu eginen da, hain zuzen ere eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren egun balioduneko goizeko hamarrak arte.
Proposamenak bi gutunazal itxietan aurkeztuko dira, eta haietan agiri hauek sartuko dira:
a) Kontratistaren nortasun juridikoa eta, hala behar bada, haren ordezkaritza frogatzen dutenak.
b) Udal Diruzaintzan behin-behineko fidantza gisa hasierako prezioaren %2 utzi izanaren ordainagiria, hau da, 1.751,24 euro.
c) Aitorpena, enpresak lizitazio prozeduretan parte hartzeko inolako debekurik ez duela dioena.
Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa, teknikoa edo profesionala frogatzen duten agiriak.
e) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak beteak dituztela frogatzen duten agiriak.
f) Aitorpena, non adieraziko baitu segurtasun arloan, laneko osasunean eta laneko arriskuen prebentzioan betebehar guztiak eguneratuta dituela, indarra duten xedapenetan agindu bezala.
g) Proposamen ekonomikoa, azkenean eransten den ereduari jarraikiz.
h) Enpresaren sailkapen agiria.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak interesdunen eskura daude, Udal Idazkaritzan.
Gazteluberrin, 2014ko urtarrilaren 15ean.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.
Iragarkiaren kodea: L1400780