2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko. Hasierako onespena
Kasedako Udalak, 2013ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Datuak babesteko ordenantza orokorra, Kasedako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortu beharrez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, testua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ordenantzaren behin betiko testuarekin batera.
Kasedan, 2013ko abenduaren 27an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1400533