16. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2013ko abenduaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Kasedako Udalaren Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, testua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ordenantzaren behin betiko testuarekin batera.

Kasedan, 2013ko abenduaren 27an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1400515