2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
2014ko karga-tasak. Akats zuzenketa
2014ko karga tasen onespenari buruzko iragarkian akatsa badela oharturik, 2013ko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, irailaren 30ean, hona hemen zuzenketa:
Honela dioen lekuan: Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: urteko indizea, 2. %15eko karga-tasa.
Honela behar du: Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan, denbora tarte bakoitzeko tauletan, eta populazio eskubidedunari begira (5.000 biztanle bitarte) ezarri gutxieneko portzentajeak finkatzea, baita %15eko karga-tasa ere.
Cabredon, 2014ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.
Iragarkiaren kodea: L1400444